Berriak Lehendakaritza
Eu

Jonan Fernandezek mintegi baten hartu du parte eskualde-aginteek bake, segurtasun eta gobernantzaren arloan Garapen Iraunkorreko Helburuak sustatzeko duten egitekoari buruz

2017.eko urriak 20

Jonan Fernándezek “Gizarte bidezko, bakezale eta inklusiboak sustatzea” izeneko nazioarteko mintegian hartu du parte gaur goizean. Bake, segurtasun eta gobernantzaren arloan Nazio Batuen Erakundeak ezarritako Garapen Iraunkorreko Helburuak sustatzeko eta ezartzeko eskualdeetako eta tokiko aginteek duten egitekoa aztertu da mintegian. Besteak beste, Eusko Jaurlaritzaren arduradunak, Federico Mayor Zaragoza UNESCOren zuzendari ohiak eta Cultura de Paz Fundazioaren presidenteak ireki dute jardunaldia –mintegiaren antolatzaileetako bat da Cultura de Paz Fundazioa–. 

Jardunaldian Leyre Madariaga Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako zuzendariak ere hartu du parte eta berak azaldu zein den eskualde-aginteek duten egitekoa helburu horiek ezartzeko. 

Cultura de Paz Fundazioak “Euskadiko etorkizun baketsuaren alde” programa garatzen du duela lau urtetik Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiaren laguntzarekin, eta mintegi hori, hain zuzen ere, programa horren barruan kokatzen da. 

Demospaz Institutuaren lankidetzarekin antolatu da mintegia eta toki edo eskualde mailan nahiz eremu akademikoan bakea, giza eskubideak eta bizikidetza sustatzeko orduan zeregin garrantzitsua duten  eragile guztiak dira mintegiaren hartzaileak: alkateak, GKEak, gizarte-langileak, hezitzaileak, gizarte-erakundeak, elkartasun-bulegoak, unibertsitateko katedra eta institutuak, kazetariak, eta abar. 

Gaurko jardunaldia atzo Madrileko Unibertsitate Autonomoan izandakoaren ondokoa da. Monika Hernando Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariak hartu zuen parte atzoko jardunaldian. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak