Berriak Lehendakaritza
Eu

Espainiako Gobernuari zuzendatutako Lehendakariaren adierazpena

2017.eko urriak 19
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Benetan uste izan zuen norbaitek Kataluniako parlamentuak iragan urriaren 10ean egindako osoko bilkuran independentzia aldarrikatu zuela benetako aitorpen legalarekin, instituzionalarekin, juridikoarekin eta are sozialarekin?

Espainiako gobernuak argi izan izan balu aldarrikapena egin egin zela, Govern-eko presidenteari galdetzearen formula erabiliko zukeela uste al du norbaitek?

CUPek Independentzia Aldarrikapena formalizatzeko Parlamentuaren osoko bilkura biltzea beharrezkoa zela azpimarratuko zukeela uste al du norbaitek?

Gauza onartua da, inplizituki, ez zela aldarrikapen formalik egon. Nola ulertu, bestela, PDeCATen, ERCren eta CUPen planteamendua? Planteamendu horren arabera, izan ere, Espainiako Gobernuak Konstituzioaren 155. artikulua aplikatuko balu, Kataluniako Parlamentuaren osoko bilkura deituko litzateke, Independentzia Aldarrikapena bozkatzeko.

Azkenik, begira zer dioen Generalitateko presidenteak Espainiako gobernuko presidenteari gaur bidali dion gutunean:

“Kataluniako Parlamentuak, egoki iritziz gero, urriaren 10ean bozkatu ez zuen independentzia aldarrikapen formala bozkatu ahal izango du”.

Hortaz, ez da sekula egin aldebakarreko independentzia aldarrikapena, eta, ondorioz, ezin da inola ere aplikatu Konstituzioaren 155. artikulua.

Espainiako gobernuak dio Konstituzioaren 155. artikuluan ezarritakoa betetzen jarraituko duela eta Ministroen ez ohiko Kontseilua deitua duela hurrengo larunbaterako. Hala eta guztiz ere, distentsioaren eta elkarrizketaren aldeko aldarria egiten dut. Eta aldarri hori egiten dut, hain zuzen, bi gobernuek jakin badakitelako elkarrizketarako benetako aukera bat dagoela.

Ezinbestekoa da hartutako erabakiek izango dituzten ondorioak aztertzea, eta, batez ere, erabaki horiek gizartearen hausturan eragina izan dezaketenean. Horregatik ez da hartu behar egoera zaildu dezakeen erabakirik. Behar-beharrezkoa da egoerak okerrera egin dezan saihestea.

Bi gobernuetako kideek formula bat adostu behar dute elkarrizketa-prozesu baten aukerak aztertzeko. Prozesu hori ezin da baldintzatuta egon eta ezin du umiliaziorik eragin ezein aldetan. Akordiorako borondatean oinarrituta egon behar du, eta egoera konpontzera bideratu behar da.

Espainiako presidenteak eta Kataluniakoak gure babes eta konpromiso osoa daukate eta prest gaude ahal dugun heinean laguntzeko.

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko urriak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @ErrekaldeEAJPNV: Declaración del Lehendakari dirigida al Gobierno español https://t.co/9P0zO7ojgO

  • @ConsejeroD7
    2017.eko urriak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @ErrekaldeEAJPNV: Declaración del Lehendakari dirigida al Gobierno español https://t.co/9P0zO7ojgO

  • @mikel_uriguen
    2017.eko urriak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @ErrekaldeEAJPNV: Declaración del Lehendakari dirigida al Gobierno español https://t.co/9P0zO7ojgO

Ekitaldiko kargudunak