Eu

URAk eta Sondikako Udalak hitzarmena sinatu dute gaur Asua ibaian Sondikako Industrias Alba-tik Sangroizko zubira arteko bideratze-lanak aurrera eramateko

2017.eko urriak 19

URAk eta Sondikako Udalak hitzarmena sinatu dute gaur urte bukaera baino lehen lizitatu eta hasi ahal izateko Asua ibaian, Sondikako Industrias Alba-tik eta Sangroizko zubira artean, ura husteko ahalmena hobetzeko lanak (ibai tarte horretan, ibilgua nabarmen da eraldatua). 

Azken hilabeteetan Udalak eta URAk elkarlan estuan dihardute hitzarmenaren oinarriak zehazteko, laburbilduz: aurrena, Sondikako udalak URAri lanak egiteko lursailak luzatuko dizkio; eta, hurrena, URAk lanok aurten lizitatu ditu, 2,9 milioi euroko aurrekontuarekin. Lanoi bi erakundeen arteko elkarlan estuari esker ekin ahalko zaie. 

Egun izan baden bideratzea ordezkatuko duen bideratze berri bat egingo da: ibai-tarte horretan zabalera handiagoa lortzeko, eta uholdeak inguruan sor litzaketen erasan nabarmenak saihestuko dira.

Bideratze berriak ibaiertzak eutsiko ditu era indarberrituan, eta 15 m zabalerako ibilgu-tartea sortuko du. Era berean, bi zubi zahar ordezkatuko dira, bideratze berriaren zabalerari egokituta, eta egun diren zubien ur hustuketarako ahalmena baino nabarmen handiagokoak. Izan ere, ur-askoko sasoietan, egun diren zubiek erraz samar oztopatzen dituzte ur-emari handiak.

Egokitze hidrauliko hori burututakoan, ibaiertzak berreskuratuko dira paisaiaren ikuspuntutik; bideratze berria inguruan ahalik eta hoberen txertatze aldera.

Azpiegitura horretan ezinbestekoa izango da lehenestea ahalmen hidraulikoa handitzea: bai ibaian gora ur-laminaren balizko igoerak saihesteko; baita uholde-arriskuguneetan diren industria-jarduerak edota aldameneko etxebizitzen segurtasuna handitze aldera ere. 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @iarriolal
    2017.eko urriak 19

    Comentario de Twitter:
    URA y el Ayuntamiento de Sondika firman hoy el convenio para acometer las obras de encauzamiento del río Asua e... https://t.co/puokkFLTmw

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Xabier Zubiaur Agirre, Sondikako Alkatea