Eu

Lan-bizitza jasangarria sustatu behar dugu, biztanleria aktiboaren zahartzeari aurre egiteko.

2017.eko urriak 19

María Jesús San José Lan eta Justiziako sailburuak San Prudentzio Fundazioak antolatutako Kongresuari eman dio hasiera gaur goizean. Kongresua antolakundeetako langileen adinaren arazoari buruzkoa da, laneko arriskuen prebentzioaren eta talentu eta giza baliabideen belaunaldien arteko kudeaketaren ikuspuntutik; biztanleriaren zahartzeak eta, zehazki, “baby boomer"-ek –1958 eta 1977 artean jaiotakoek− erretiroa hartzeak dakartzan ondorioen ikuspegitik.

María Jesús San José sailburuak ohartarazi du erretiroa hartzeko adina Europa osoan atzeratu dela eta, beraz, lan-bizitza luzatu eta langileak denbora luzeagoan daudela arriskupean, beren gaitasun psiko-fisikoak pixkanaka murrizten doazen bitartean.

 “Zalantzarik gabe –adierazi du sailburuak−, lan-baldintzak behar bezala kudeatzen direnean eta baldintza horiek beti langileen beharrizanei egokitzen direnean, pertsonen ongizate fisiko eta mentalean ondorio onuragarriak ditu”.

Ildo horretatik, gogorarazi du enpresek biztanleria aktiboaren zahartzeak sortzen dituen arazoei aurre egiteko aukera dutela, lan-bizitza jasangarria sustatzeko praktikak erabilita. “Laneko osasun eta segurtasunaren kudeaketan "bizitza-zikloan" oinarritutako ikuspegia txertatzeaz ari gara: arriskuen prebentzioa eta osasuna sustatzea, lantokira itzultzeko neurriak, etengabeko ikaskuntzarako egiturak ezartzea, lan-bizitza osoan zehar ikasteko aukera ematea eta ezagutzaren kudeaketa".

Helburua da –nabarmendu du San Josék− OSALAN Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen jardunbide egokiak sustatzen jarraitzea, Zahartzea eta Lana binomioari neurri hobeak eskaintzen jarraitzea. “Enpresen eskura jarri ditugu aukera sorta zabala eskaintzen dizkien hainbat ekimen, eta horiek gauzatzeko materialak eta aholkularitza ere eskaintzen dugu”.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak