Eu

Gizarterakok eskerrak eman dizkio Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailari, azken urteotako lankidetzagatik

2017.eko urriak 19
  • Emilio Sola Gizarte Zerbitzuetako zuzendariak plaka bat jaso du, Hito Rosado Gizarterako elkarteko presidentearen eskutik

Vitoria-Gasteiz,  2017/10/19

Gizarterakok gaur goizean eskerrak eman dizkio Eusko Jaurlaritzari, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren bidez azken urteotan eskainitako lankidetzagatik. Gizarterako erakundeak arreta ematen dio Araban prostituzioan aritu den edo dabilen emakumeari, bere eta bere familiaren bizi-kalitatea hobetzeko programa eta proiektuen bidez.

Hito Rosado Gizarterako elkarteko presidenteak, gaur goizean, esker ona adierazteko plaka eman dio Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritzako ordezkaritza bati; Emilio Sola Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria da bertako buru, eta, berarekin batera, Gizartekorekin zuzenean lankidetzan diharduten Gobernuko teknikariak izan dira.

Gizarterako elkartea irabazi-asmorik gabeko erakundea da; 1986an sortu zen, Araban prostituzioan aritu den edo dabilen emakumeari arreta emateko, bere eta bere familiaren bizi-kalitatea hobetzeko programa eta proiektuen bidez. Solak nabarmendu du “Gizarterako ahultasun handiko eta diskriminazio anitzeko kolektibo batetik hurbil dagoen baliabidea dela, kontuan hartuta jarduera horrek dituen ezaugarriak, inguratzen duen estigma soziala eta talde gisa duen antolaketarik eza dela eta”.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Hito Rosado, Gizarterakoko lehendakaria