Eu

Artolazabal: “Egoitzen dekretu berriak adinekoen ongizatea eta arreta egokia bermatuko ditu”

2017.eko urriak 23
  • Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak adinekoentzako egoitza-zentro publiko eta pribatu guztiek bete beharko dituzten baldintza material eta funtzionalak eta langileei dagozkienak arautzen dituen proiektua aurkeztu du.
  • Zentroen jarduketa arautuko duten printzipio orokorrak jasotzen ditu, biztanle hartzaileak zein diren zehazten ditu, bai eta pertsona horiek dituzten eskubide eta betebeharrak ere.
  • Sortzen diren zentroek banakako gela gehiago izan beharko dituzte

 

VG 23 10 17

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur goizean, Eusko Legebiltzarrean, dekretu-proiektua aurkeztu du; horrek, gizarte-zerbitzuen legearen barruan, adinekoentzako egoitza-zentro publiko eta pribatu guztiek bete beharko dituzten baldintza material eta funtzionalak eta langileei dagozkienak arautzen ditu.

 

“Dekretu-proiektua prestatzeko, Eusko Jaurlaritzak gertutik jardun du lankidetzan hiru foru-aldundietako eta Eudeleko langile teknikariekin. Oinarrizko helburu gisa honako hauek ezarri ditugu: erabiltzaileei eguneroko bizitzako jarduerak egiteko beharrezko zaintzak eta laguntza pertsonala bermatzea eta, horretarako, autonomia pertsonalari eustea; erkidego-ingurunearekin dituzten harremanei eusteko jarduerak garatzea; familiekiko eta beste egoiliar batzuekiko edo egoitza-baliabidetik kanpoko beste pertsona batzuekiko harremanei eustea eta zabaltzea; eta zentroko bizitzan parte hartzea eta, horrela, segurtasun-sentsazio hobea izatea”, esan du Beatriz Artolazabalek.

 

Beatriz Artolazabalek Legebiltzarreko batzordean Lide Amilibia sailburuordearekin eta Emilio Sola zuzendariarekin batera aurkeztutako dekretu-proiektuan, zentroen jarduketak arautuko dituzten printzipio orokorrak jasotzen dira, horien hartzaileak zehazten dira eta pertsona horiek dituzten eskubide eta betebeharrak.

 

Beatriz Artolazabalek zehaztu duenaren arabera, Dekretuan adinekoentzako egoitza-zentroek izan behar dituzten eskakizun materialak zehazten dira, eta horiek kokapenari, baldintza orokorrei eta bizigarritasun-baldintzei eta komunikazio, babes eta segurtasunari, irisgarritasunari. egonaldien banaketari, eremu komun orokorrei eta administraziokoei, moduluei, osasun-arloari, langileentzako aldagelei eta komunei, zerbitzu-guneari, eguneko egonaldietarako eskakizun material bereziei buruzkoak dira, bai eta psikogeriatriaren eta gizarte- eta osasun-unitateen egiturari eta egoiliarrentzako bizikidetza-unitateen egiturari buruzkoak ere.

 

Artolazabalek zenbait kontu nabarmendu ditu egoitzetarako, besteak beste, “sortzen diren geriatrikoek banakako gela gehiago izan beharko dituztela; zehazki, 4tik 3, 4tik 1 izan beharrean, egungo dekretuan ezartzen den bezala. Gainera, egiten diren geriatriko berrietako gelek egungoek baino handiagoak izan beharko dute; oraingoak 10 metro koadrokoak dira eta 13koak izan beharko dute besteek eta bikoitzak 14koak dira eta 19koak izan beharko dute”.

 

Eusko Jaurlaritzak onetsiko duen Dekretuan, eman beharko den arreta-eredua ezartzen da; Beatriz Artolazabalen iritziz, “funtsezkoa da eta egungo dekretuari dagokionez beharrezko aurrerapen nabaria da. Horrela, zentroan aplikagarria den arreta-ereduak honako oinarrizko osagai hauek izango ditu: arreta integrala eta pertsona oinarri duena; kudeaketako, ebaluazioko eta kalitatearen etengabeko hobekuntzako eredua; eta eskubideen bermea.

 

Egoitzen Dekretuan zentroan erreferentziazkoa den pertsonaren irudia zehazten da, erabiltzaileen eskubide diren zerbitzuak zehazten dira eta esku-hartzeen oinarri diren hiru prozesu handiak zehazten dira: zentroan sartzea, bertako egonaldia eta bertatik irtetea; azken hori, normalean, erabiltzailea hil delako izaten da.

 

Zentro bakoitzak eduki behar duen dokumentazioaren barruan adierazten da, egoitza-arretarako proiektuaz gainera, zentroak barne-araubideko erregelamendua prestatu behar duela eta, bertan, zentroan aplikagarri diren arauak jaso beharko direla.

 

Artolazabal sailburuak zera esan du: “gainera nabarmendu behar dute jarduketa-protokoloak jasotzen direla, bai eta funtsezko alderdi bat ere, alegia, egoiliarrek jasaten dituzten tratu txarrak prebenitzea eta loturak, bai fisikoak bai farmakologikoak, ahalik eta gehien saihestea. Horrek guztiak hobekuntza nabarmena dakar laguntzaren kalitatearen eta giza duintasunaren bermeari dagokionez".

 

Gizarte Zerbitzuen Legearen arabera, lehen arretako zerbitzuak udalen eskumenekoak dira, Telelaguntzaren kasuan izan ezik, Eusko Jaurlaritzari baitagokio eskumena. Bigarren mailako arreta-zerbitzua foru-aldundien eskumenekoa da eta, hala badagokio, Eusko Jaurlaritzarena. Eusko Jaurlaritzak, gainera, koordinazioko, plangintzako eta legeztatzeko zereginak ditu, bai eta bere ekintza zuzenaren barruko zerbitzuak ematekoa ere.

 

Artolazabalek esan duenaren arabera, Eusko Jaurlaritzak Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema eratzen duten prestazio eta zerbitzuak arautzeko ahala du. Pasa den maiatzean, Legebiltzarrean 2017ko otsailaren 9an onetsitako erabakia betetzeko, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak Legebiltzarrari EAEko adinekoentzako egoitza-zentroek bete behar dituzten baldintza materialak, funtzionalak eta langileei dagozkienak arautuko dituen eta haren funtzionamendurako, egiaztapenerako eta homologaziorako, hala badagokio, baldintzak ezartzen dituen adinekoentzako egoitza-zentroen Dekretuaren zirriborroa bidali zion.

 

Homologazio-irizpideak zehazteaz gainera, Dekretuak zenbait xedapen ditu eta, horien artean, bat indargabetzailea; horrek adierazten du Dekretu hau onesteak gaur egun indarrean dagoen 1998koa indargabetuko duela.

 

Aurrekariak

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailburuordetza, pasa den legegintzalditik, Hirugarren adinekoentzako egoitza-zerbitzuei buruzko martxoaren 10eko 41/1998 Dekretuaren araudiaren aldaketaren inguruan ari da lanean.

 

Erakundeen arteko bi lan-talde teknikok, Eusko Jaurlaritzaren, foru-aldundien eta Eudel-Euskal Udalerrien Elkartearen ordezkariekin, gaiaren inguruko adituak izan dituzte, dekretu-proiektua prestatzeko. 2017ko maiatzean, sailburuak Eusko Legebiltzarrari haren egitura eta edukia bidali zion. Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak, 2017ko ekainaren 12an, prestatu aurreko kontsulta publikoaren izapidea hasi zuen.

 

Entzunaldi-izaera dela eta, hura erakunde hauei eman zaie: LARES EUSKADI, URGATZI, FUNDACION MATIA INGEMA, AITA MENNI, GSR, GRUPO LEKUONA, VITALITAS, GURENA, IGURCO GESTION SL., SARQUAVITAE, CASER RESIDENCIAL, BALLESOL RESIDENCIAL, AESTE (MENDEKOTASUNERAKO ENPRESEN ELKARTEA), SATSE (EUSKADIKO ERAIZAINTZAREN SINDIKATUA), EUSKADIKO LOGOPEDEN ELKARGOA, ARABAKO, BIZKAIKO ETA GIPUZKOAKO MEDIKUEN ELKARGOA, EUSKADIKO FISIOTERAPEUTEN ELKARGO OFIZIALA, ARABAKO, BIZKAIKO ETA GIPUZKOAKO GIZARTE LANEKO ELKARGO OFIZIALAK, ARABAKO, BIZKAIKO ETA GIPUZKOAKO PSIKOLOGOEN ELKARGO OFIZIALAK, GIZARTE HEZITZAILEEN EUSKADIKO ELKARGOA. , PODOLOGOEN ELKARGO OFIZIALA, ZAHARTZAROA (EUSKADIKO GERIATRIAKO ETA GERONTOLOGIAKO SOZIETATEA), Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Pentsiodun eta Erretiratuen Probintzia Elkarteen Lurralde Federazioa, HARTU EMANAK, HELDUAK ADI, eta NAGUSILAN.

 

“Adinekoen ongizatea eta haien arreta egokia lehentasunezkoak dira herrialde aurreratu, kohesionatu, solidario eta bidezko batean, eta helburu nagusia da Gobernu honek gure gizartearen oinarri diren gizarte-euskarriei dagokienez garatzen dituen politiken barruan”, esan du amaitzeko Beatriz Artolazabalek.

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Aitorrtxu
    2017.eko urriak 24

    Comentario de Twitter:
    El nuevo decreto de residencias garantizará el bienestar y correcta atención de las personas mayores.

    Dice la... https://t.co/GtqnHWi0hm

  • @basquemployment
    2017.eko urriak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @EnpleguGizaEJGV: Artolazabal: “Egoitzen dekretu berriak adinekoen ongizatea eta arreta egokia bermatuko ditu” 🔗 https://t.co/9Dm9slPBxh

  • @lextresabogados
    2017.eko urriak 23

    Comentario de Twitter:
    RT EnpleguGizaEJGV: Artolazabal: “Egoitzen dekretu berriak adinekoen ongizatea eta arreta egokia bermatuko ditu” 🔗 https://t.co/5UjQXRafuC

  • @Gob_eus
    2017.eko urriak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @EnpleguGizaEJGV: Artolazabal: “Egoitzen dekretu berriak adinekoen ongizatea eta arreta egokia bermatuko ditu” 🔗 https://t.co/9Dm9slPBxh

  • @jerkoreka
    2017.eko urriak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @EnpleguGizaEJGV: Artolazabal: “Egoitzen dekretu berriak adinekoen ongizatea eta arreta egokia bermatuko ditu” 🔗 https://t.co/9Dm9slPBxh

Ekitaldiko kargudunak