Berriak Segurtasuna
Eu

Segurtasuneko sailburua Elkartean konfederazioarekin bildu da minusbaliotasun fisikoa eta/edo organikoa duten pertsonen kolektiboak segurtasunaren arloan egindako ekimenak aztertzeko

2017.eko urriak 18

Estefanía Beltrán de Heredia Segurtasuneko sailburua bildu da Euskal Herriko Minusbaliotasun Fisikoa eta/edo Organikoa duten Pertsonen Konfederazio Koordinatzailearekin (Elkartean). Minusbaliotasun fisikoa duten Euskadiko pertsonen kolektiboak segurtasunaren arloan egindako ekimenak aztertu dituzte. Bileran izan dira Guadalupe Camino Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren zuzendaria eta Iñigo Basañez Azterketa eta Proiekzio Arloko burua eta Elkartean konfederazioaren aldetik bertaratu dira Mikel Malcorra, Carlos Sola, Blanca Pinedo eta Karmele Antxustegi.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñigo Basañez Azterketa eta Proiekzio Arloko burua, eta Elkartean konfederazioaren aldetik Mikel Malcorra, Carlos Sola, Blanca Pinedo eta Karmele Antxustegi.