Berriak Lehendakaritza
Eu

Emakumeen kontrako indarkeriaren biktimak artatzeko gutxieneko estandarrak finkatzeko nazioarteko programan ari da Emakunde

2017.eko urriak 18

Gaur goizean ekitaldi informatibo bat antolatu du Emakundek Luis Mora,  Nazio Batuetako Populazio Funtsa-ko (UNFPA) Genero, Giza Eskubide eta Kultura zuzendariarekin. Emakunde Nazio Batuetako zenbait agentziekin (UNFPA eta UN Women, besteak beste) kolaborazio lan bat burutzen ari da Joint global programme on essential services for women and girls subject to violence programaren barruan, eta haren helburua da zehaztea zeintzuk izan behar diren gutxieneko estandarrak emakumeen kontrako indarkeriaren biktima direnak artatzeko. Programa hau Bilbon aurkeztu zen 2016ko urriaren 26an, Iñigo Urkullu lehendakaria buru zela. Gaurko ekitaldian, Luis Morak aipatutako programa munduko gainontzeko herrialdeetan nola ezartzen ari den azaldu die EAEn programaren barruan lan egiten ari diren lan taldeetako kideei: EAEko Osasun, Polizia, Justizia, Zerbitzu sozialak eta koordinazio eta Gobernantza taldeetan aritu diren ordezkariei. 

Programa honetako lehen fasean adostu diren estandarrak etorkizunean Nazio Batuetako Biltzar Orokorrak onartzea da helburua, eta bertan ezartzen diren estandarrak eremu poliziala, judiziala, osasunarena eta zerbitzu sozialen eremuak hartzen ditu kontuan. Une honetan, bigarren fasean dago: orain, estandar horiek probatu nahi dira (2019ko abendura arte), eta, ondoren Nazio Batuetako Biltzar Orokorrean aurkeztuko dira, onartuak izan daitezen.

Luis Mora UNFPA Nazio Batuen Biztanleria Funtsak New Yorken duen Genero, Giza Eskubide eta Kultura Saileko burua da. Horren aurretik aritu izan da UNFPAren Latinoamerika eta Karibeko eskualde-zuzendariaren alboko gisa, UNFPAren Latinoamerika eta Kariberako Programetako aholkulari senior eta Genero Berdintasunerako aholkulari tekniko gisa. Halaber, lan egin du Emakumeen Garapena Sustatzeko Nazio Batuen Funtsarako (UNIFEM) Mexikon eta Erdialdeko Amerikan, Nazio Batuen. Garapen Programarako (PNUD) Haitin eta Errefuxiatuentzako Nazio Batuen goi-komisarioarentzat (ACNUR) Mendebaldeko eta Erdialdeko Afrikan. Irakasle gisa aritu da Nord-Trondelag eta Osloko unibertsitateetan (Norvegia), eta Madrilgo Unibertsitate Complutenseko Garapen eta Lankidetzarako Unibertsitate Institutuan eta Yaoundeko Unibertsitatean (Kamerun), besteak beste.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Luis Mora, Director de Género, Derechos Humanos y Cultura del Fondo de Población de las Naciones Unidas (UNFPA)