Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

Patenteak eskatzeko dirulaguntzak (2010-11-30(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2010.eko azaroak 30

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du patenteak eskatzeko dirulaguntzak deitzen dituen Agindua.

Agindu honek 24.000 euroko zenbatekoan 2011ko ekitaldirako dirulaguntzak deitzea du helburu, patenteak Patente eta Marken Espainiako Bulegoan (OEPM), Patenteen Europako Bulegoan (EPO) eta Patenteen Nazioarteko Bulegoan (PCT) era desberdinetako Ikerketa zentroek (hala nola Oinarrizko eta Bikaintasunezkoek, unibertsitatekoek, teknologikoek...) eskatu dezaten.

Iruzkin bat
  • @ingenieria_imh
    2010.eko azaroak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Ayudas para la solicitud de patentes (Acuerdo del Consejo de Gobierno del 30-11-2010). http://bit.ly/g2s1TR

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan