NIK Patrika Digitala
Berriak Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
qrcode

RETORTILLO SAILBURUAK EUSKAL KRITIKA GASTRONOMIKOAREN BALIOA AZPIMARRATU DU RAFAEL GARCÍA SANTOSEN OMENALDIAREN AURKEZPENEAN

2017-10-18

Retortillo sailburuak Martín Berasategi jatetxean aurkeztu du, sukaldariburu gipuzkoarrarekin eta Vitoria-Gasteizeko Zaldiaran jatetxeko alma mater Gonzalo Antónekin batera, Rafael  García Santos kritikari gastronomikoaren karrera omenduko duen Goi Mailako Sukaldaritzaren Topaketa. Ekitaldia datorren azaroaren 6an izango da hiriburu arabarreko jatetxean eta 19 Michelin izarrekin saritutako 40 sukaldariko talde bat bilduko du. 

 

Vitoria-Gasteiz munduko gastronomiaren erreferentzia gisa jarriko duen aukera bakarra izateaz gain, Rafael García Santosen omenaldia izango da; García Santosek kritikari gastronomiko gisa jardun zuen azken 35 urteetan eta gastronomiarekin lotutako ekitaldiak sustatu zituen, hala nola Vitoria-Gasteizeko Egile Sukaldaritzako Biltzarraren 22 edizioak, sukaldaritza espainiarraren iragan eta gerotzat hartutakoa, edo Donostiako Gastronomiaren Onena Biltzarra. Sektore gastronomikoa eta horko profesionalak hobetu dituzten hainbat jarduera.

 

Retortillo sailburuak, gure sektorea hobetzeko, kritika onaren balioa azpimarratu du bere agerraldian: “kritikari on batek bidea erakustea lortzen du bere idazkiekin, joera definitzea, profeta faltsuak hautematea eta prestigioa ematea. Eta horretarako beharrezkoa da kritika zintzoa, exijentziarekin eta batzuetan deserosotasunarekin liskartzen ez dena”.

 

Sailburuak azpimarratu duenez, batzuetan, hedabideek, zaleek eta sektoreari bultzadarekin eta laguntzekin laguntzen dioten administrazioek, euskal sukaldaritzaren zerua ikustean, izarrak, aurpegi publikoa, sukaldariak besterik ez ditugu ikusten.

 

Orain, batzuetan, aretoko buruek edo sommelierrek bikaintasuna lortzeko duten papera ere nabarmentzen da. Eta –adierazi du Retortillok– aretoko langileak, sukaldeko laguntzaileak, laguntza-langileak ere ez dira ahaztu behar. Denak dira lan-sistema baten eta ahalegin baten zati, Euskadiko esperientzia aparta izatea lortzen dute, eta Euskadin jatetxe batez gozatzeak sortzen duen esperientzia paregabeak erakarrita etortzen dira bisitatzen gaituzten asko.

 

Sailburuak, bere hitzaldia amaitzeko, berriz nabarmendu du ideologoen papera, animatzaileena, saltseroena, beren luma zorrotzarengatik ez balitz lotan jarraitu lezakeen panorama bat esnarazi dutenena. Retortilloren ustez: “kritikari on batek bidea erakustea lortzen du bere idazkiekin, joera definitzea, profeta faltsuak hautematea eta prestigioa ematea”.  

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)
Beste gonbidatu batzuk
  • Martín Berasategi, Gonzalo Antón