Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

620.000 euro ikertzaileak kontratatzeko (2010-11-30(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2010.eko azaroak 30

Erabakia, ikertzaileen behinbetiko kontratazioa egiteagatik Ikerbasque Fundazioari eta Euskal Herriko Unibertsitateari bi dirulaguntza zuzenak ematen duena, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren arteko lankidetza ezartzeko, Jarduera Ikertzailean Sartzeko eta hori Areagotzeko Sustapen Programaren protokolo orokorra garatzeko ( I3. programarena).

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, gaurko bileran hartu du dirulaguntza zuzen hauek ematea baimentzeko erabakia:

520.000 euro Ikerbasque fundazioari, I. mailako lau ikertzaile, unibertsitate-irakasle titularra edo baliokideren bat mugarik gabe kontratatzeko, 13. programari buruzko protokolo orokorra garatzeko Hezkuntza eta Berriztapen Ministerioaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetza-hitzarmenaren esparruan.

100.000 euro Euskal Herriko Unibertsitateari, I. mailako ikertzaile bat, unibertsitate-irakasle titular bat edo baliokideren bat mugarik gabe kontratatzeko, 13. programari buruzko protokolo orokorra garatzeko Hezkuntza eta Berriztapen Ministerioaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetza-hitzarmenaren esparruan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan