Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Bilboko Guggenheim Museoaren XX. urteurrena dela eta egin den afarian izan da

2017.eko urriak 18
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkullu Lehendakaria, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarekin batera, Bilboko Guggenheim Museoaren XX. urteurrena dela eta egin den afarian izan da. Ekitaldian, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua, ere, egon da. 

Lehendakariak ospakizun hau baliatu du eskertzeko “amets hau errealitate bihurtu” zuten eta “egunez egun” bizirik mantentzen duten guztien lan partekatua, Euskadi “nazioartean erreferentzia” izatea lortzen baitute.  Era berean, kulturarekiko eta berrikuntzarekiko konpromisoa berretsi nahi izan du, baita euskal artistak eta sortzaileak nazioartekotzeko konpromisoa ere. “Euskal erakundeek eta Guggenheim Fundazioak sinatutako akordio berriak etorkizunari begiratzen dio; elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu dugu, museo honek bizitasun, erro eta erakargarritasun handiagoa izan dezan, Euskadin zein mundu osoan” erantsi du.

Bertan egon dira ere Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko lehendakaria, Unai Rementeria Bizkaiko diputatu nagusia; Juan María Aburto Bilboko alkatea; Bill Mack, Solomon R. Guggenheim Foundation erakundeko Chairman-a; Wendy Fisher, Solomon R. Guggenheim Foundation erakundeko presidentea; B.G. Luxenburgoko Sibilla printsesa, Veneziako Peggy Guggenheim Collection-eko Aholku-kontseiluko presidentea; eta New York eta Bilboko museoetako zuzendariak: Richard Armstrong eta Juan Ignacio Vidarte.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak