Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak itxi du Forokoop Kooperatiba Eztabaidarako Foroaren jardunaldia

2017.eko urriak 18
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkullu lehendakariak itxi du Forokoop Kooperatiba Eztabaidarako Foroak antolatutako jardunaldia. Jardunaldia Bilbaoko Ercilla hotelean egin da, “Euskal alderdi politikoak eta kooperatibak” izenburupean. Lehendakariak jardunaldi horretan nagusitu den “adostasun-izaerari” garrantzia eman dio, eta nabarmendu du gizarte-ekonomiako enpresak eta kooperatibak funtsezkoak direla Euskadiren etorkizuneko proiekturako.

Goizean, alderdi politikoek mahai-inguru batean hartu dute parte, euskal kooperatiba-mugimenduaren inguruko haien iritzia emateko. Jardunaldiaren aurkezpenean esku hartu dute María Jesús San José Lan eta Justiziako sailburuak, Javier Goienetxe Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluko presidenteak eta Rosa Lavín Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko presidenteak. Hasierako hitzaldia Juan Torres López Sevillako Unibertsitateko katedradunak eman du, eta enpresa kooperatiboek gaur egungo gizartean betetzen duten funtsezko zereginaz mintzatu da. 

Itxieran, lehendakariak kooperatiben garrantzia nabarmendu du, “parte-hartzea eta lankidetza nagusi den eredua” diren aldetik; adierazi du gizarte-mailan zuzenak direla eta inplikatuta daudela lurraldean, eta bat datozela Eusko Jaurlaritzak babesten duen giza garapen iraunkorrarekin. Ildo horretan, aditzera eman du Eusko Jaurlaritzaren lehentasunen artean dagoela susperraldi ekonomikoa bultzatzea eta kalitatezko enplegu-aukeren sorrera erraztea, eta helburu horiek bat datozela kooperatiba-mugimenduaren helburuekin.

Urkulluk, gainera, horren moduko ekimenak txalotu ditu, “adostasun-izaera” baitute eta alderdi politikoak inplikatzen baititu kooperatibek garapen ekonomikoan eta sozialean duten zereginari buruzko eztabaidan. “Bat egiten dugu gizarte-ekonomiaren eta kooperatiben orainaz eta geroaz eztabaidatzeko beharrean, betiere agertoki irekiago eta lehiakorrago batean”, erantsi du lehendakariak.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @forokoop
    2017.eko urriak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🔵 @iurkullu Lehendakariak itxi du Forokoop Kooperatiba Eztabaidarako Foroaren jardunaldia ➡ https://t.co/mij4gQcyo9 https://t.…

  • @Gob_eus
    2017.eko urriak 18

    Comentario de Twitter:
    🔵 @iurkullu Lehendakariak itxi du Forokoop Kooperatiba Eztabaidarako Foroaren jardunaldia ➡ https://t.co/mij4gQcyo9 https://t.co/b8ZdiKHTgI

  • @Gob_eus
    2017.eko urriak 18

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari @iurkullu clausura la jornada del Foro de Debate Cooperativo-@forokoop ➡ https://t.co/teVafaSeqI https://t.co/ELb2Gc0CpR

Ekitaldiko kargudunak