Berriak Lehendakaritza
Eu

Adingabeak eta kolektibo ahulenak, Euskadin drogen kontsumoa prebenitzeko politiken lehentasunak

2017.eko urriak 18
  • Hala nabarmendu du Urkullu Lehendakariak adikzioak prebenitzeari buruz antolatu den jardunaldian; bertan, Euskadiko eta Islandiako profesionalek eta adituek parte hartuko dute
  • Jón Sigfússon Youth in Iceland-eko arduradunak programa honen ezaugarriak azalduko ditu; programa honen bidez lortu da gazteetan substantzia toxikoen kontsumoak nabarmen murriztea 

Iñigo Urkullu Lehendakaria izan da gaur goizean adikzioak prebenitzeko politika publikoak aztertzeko jardunaldia inauguratzeko arduraduna; bertan, Euskadiko eta Islandiako profesionalek eta adituek parte hartuko dute. Topaketaren helburu nagusia da adikzioen prebentzioari nola ekin elkarrekin hausnartzea eta eremu horretan sarean lan egiteko beharra aztertzea.  

Horrela, aurreikusten da Jón Sigfússon Ikerketa eta Analisi Sozialerako Islandiako Zentroko zuzendariak eta Youth in Iceland programaren arduradunak hitz egitea, Islandian nerabeetan substantzien kontsumoa prebenitzeko ereduaren ezaugarriak eta xehetasunak azaltzeko; aurrerapen bikainak izan ditu azken urteotan.

Iñigo Urkullu Lehendakariak jardunaldiaren irekiera-ekitaldian esan duenaren arabera, “hobetzeko eta norabide horretan aurrera egiten jarraitzeko ikastea  da legegintzaldi honetan gure gobernu-ekintzaren ardatz nagusietako bat. Unibertsaltasunaren, elkartasunaren, zuzentasunaren, kalitatearen eta herritarren parte-hartzearen printzipioetatik abiatuta, pertsona bakoitzaren behar berezietara hoberen egokitzen den arreta emanez eta kolektibo nagusi gisa adingabeak eta gizartean ahulenak diren kolektiboak izanik”.

Urkullu Lehendakariak zehazki Euskadin eremu horretan duen ibilbide luzea nabarmendu du; ibilbide horretan, azken hiru hamarkadotan, eremu publikoan osasun- eta gizarte-arloetako eta arlo soziosanitarioetako zerbitzuak eta baliabideak finkatzen joan dira, eta horiek, irabazi-asmorik gabeko elkarte eta erakundeek eskaintzen dituztenekin batera, adikzioak dituzten pertsonentzako eta beren familientzako prebentzioko eta arretako sare indartsua eratzen dute.

Hori horrela, Eusko Legebiltzarrak 2016an eta aho batez ia Adikzioen eta Droga-mendekotasunen Arreta Integralerako Legea onetsi izana nabarmendu du, bai eta, pasa den uztailean, Adikzioen VII. Plana abian jarri izana ere, Euskadin eremu horretan egiten diren estrategia eta esku-hartze guztiak planifikatzeko, antolatzeko eta koordinatzeko tresna. Plan horren helburua da adikzioa eragiten duten substantzien kontsumoa eta jokabidezko adikzioak murriztea, bai eta horiek pertsonen osasunean  dituzten ondorioak ere.

Era berean, gogora ekarri du Adingabeak eta Alkohola Programaren esparruan, azken urteotan, gazteen artean alkoholaren kontsumoa prebenitzeari buruzko erakunde-ekintza areagotu dela, zenbait funtsezko eremutan, besteak beste, komunitate-, hezkuntza-, osasun-, araudi- eta sentsibilizazio-inguruneetan.

Gaurko jardunaldiaren xedea, era berean, adikzioen prebentzioan lan egiten duten sare publikoko eta eremu pribatuko eragile eta erakundeen arteko koordinazioa eta lankidetza sustatzeko eta fenomeno horrek dakartzan dimentsio eta beharrei erantzuteko foroa izatea da.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @inaki_agirre
    2017.eko urriak 21

    Comentario de Twitter:
    Presentan en Euskadi los resultados de la prevención de adicciones en jóvenes y adolescentes de Islandia https://t.co/58rUiaCrPc

  • @jdarpon
    2017.eko urriak 18

    Comentario de Twitter:
    El modelo islandés de prevención de adicciones en jóvenes presentado en una jornada científica en Bilbao. https://t.co/6KJuxVvhmM

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Jón Sigfússon