
500.000 euro Donostia International Physics centeren kalkulu-potentzia handitzeko (Gobernu Bilera 2017-10-17)
Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du, Hezkuntza Sailburuaren proposamenez, Donostia International Physics Center-i (DIPC) 500.000 euroko diru-laguntza zuzena ematea. Laguntza hori bere Superkonputazio Zentroko Atlas klusterraren kalkulu potentzia areagotzeko baliatuko du DIPCek.
Atlas deritzon klusterra, HPC (High Performance Computing) edo Errendimendu Handiko Konputaziorako DIPCek duen eta Euskadin den supekonputazioko ekiporik ahaltsuena da. 2017an zehar, hala ere, egin beharreko konputazio lanen kopuruan eta bolumenean hazkunde handia izan du Atlasek, eta zenbaitetan lan horietako batzuek noiz exekutatuko zain egon behar izan dute.
Bai DIPCek eta baita Hezkuntza Sailak ere beharrezko jotzen dute Atlas klusterraren nodo kopurua handitzea, RAM memoria gaitasun handiagoa emanez. Potentzia handitze honekin DIPCek ere handitu egin ahal izango du exekutatutako lanen kopurua, eta itxaronaldiak berriz urritu, DIPCren Superkonputazio Zentroko ekipamendu hau erabiltzen duen euskal komunitate zientifiko guztiaren mesedetan.
DIPCen Superkonputazio Zentroa
DIPCen Superkonputazio Zentroa funtsezko erreminta da DIPCeko bertako ikertzaileek nahiz inguruneko beste ikertzaile talde batzuek burutzen duten bikaintasunezko ikerketararako. Fisika eta Kimika konputazionala Euskadiko ikerketa-lerrorik sendoenetako bat da, eta DIPCen Superkonputazio Zentroa funtsezko baliabidea izan da horren garapen maila altua zergatik lortu duen ulertzeko.
Bestetik, konputazio-azpiegitura ahaltsu hau talentua erakartzeko foku bat da, bai ikertzaile bisitarientzat eta baita egonkorrentzat ere (Ikerbasqueren bidez kontratatuak, kasu). Zentro hau, errendimendu altuko konputazioaren garapenerako apustu estrategikoa ere bada (HPC edo High Performance Computing), ez soilik erreminta gisa, baita EAEko berezko diziplina gisa ere. HPCan diharduen zentro bat, goi mailako baliabide fisikoak, teknikoak eta giza baliabideak dituena, ezagutza teknologikoaren, berrikuntzaren eta formazioaren foku bat ere bada, eta beronen eraginak eta garrantziak bere misio nagusia ere gainditu egiten du.
DIPCen Superkonputazio Zentroa lagungarri da ikertzaile kopuru zabal batek punta-puntako ikerketa lerroak gara ditzan nanoelektronikan, polimero eta materia bigunean, nanofotonikan, edo dinamika elektronikoan.
-
2017-10-17
Comentario de Twitter:
500.000 euros para el incremento de potencia de cálculo de Donostia International Physics Center https://t.co/SEzqWs990c … …