Berriak Hezkuntza
Eu

200.000 euro zientzia kongresuak eta bilerak antolatzeko (Gobernu Bilera 2017-10-17)

2017.eko urriak 17

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, zientzia kongresuak eta bilerak antolatzeko diru-laguntzak deitzen eta arautzen dituen Agindua onartu du gaurko bileran. Ekintza hauek 2018ko lehen seihilekoan burutu beharko dira, eta diru-laguntzen onuradun izan daitezke Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko agente gisa kreditatutako entitateak. 

200.000 euroko diru-kopurua duten laguntza hauen helburua Euskadin zientzia kongresuak eta zientzia bilerak egiten laguntzea da, oso tresna egokiak baitira ideiak eta ezagupen zientifiko eta teknologiko aurreratuak trukatu eta zabaltzeko, prestigio handiko ikertzaile eta irakasleen parte hartzea bultzatuz. Era berean, euskal zientzia esparrua ikustarazteko ere lagungarri gertatzen dira ekimen horiek. 

Deialdi honetatik kanpo gelditzen dira formazio-jarduerak eta ikastaroak, hala nola formakuntza-jardunaldiak, tailerrak edo mintegiak. Deialdi honen bidez eman daitekeen laguntzaren kopurua 20.000 edo 10.000 eurokoa izango da gehienez kongresuen kasuan, nazioarteko kongresua edo estatu mailakoa den aintzat hartuta. Zientzia bileren kasuan berriz 7.500 eurokoa (nazioartekoa bada) edo 4.000 eurokoa (estatu mailakoa bada) izango da gehienez. Diruz lagunduriko jarduera hauek 2018ko urtarrilaren 1etik ekainaren 30era bitartean burutu beharko dira.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @AmaiaEsquisabel
    2017.eko urriak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 200.000 euroko diru-laguntzak zientzia kongresuak eta bilerak antolatzeko ➡ https://t.co/a0UzNwcAqK

  • @AmaiaEsquisabel
    2017.eko urriak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Ayudas de 200.000 euros para la realización de congresos y reuniones científicas ➡ https://t.co/SUkQeCOVIp

Komunikabideek behera kargatzeko