Eu

480.000 euroren laguntzak nekazaritzako elikagaiak, arrantzako produktuak eta basogintzakoak kanpoko merkatuetan sustatzeko (Gobernu Bilera 2017-10-17)

2017.eko urriak 17

Kanpoan sustapen lanak egiten dituzten enpresak, partzuergoak eta kontseilu arautzaileak izan daitezke laguntzen onuradunak

Gastronomiaren eta Elikaduraren Plan Estrategikoaren barruan sartzen dira (PEGA), Euskadik mundu mailan elikaduraren eta gastronomiaren erreferentziako lurralde gisa duen izaera indartzeko 

Nekazaritzako produktuak, elikagaiak, arrantzako produktuak eta basogintzakoak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko aurten emango diren laguntzak arautzeko Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak eman duen Agindua onartu Eusko Jaurlaritzak, urriaren 17ko kontseilu bileran. Laguntza horiek “Lehiatu Sustapena Programa”-ren barruan jasota daude, eta 480.000 euroren laguntzak dira. 

Euskadiko nekazaritzako elikagaien kate osoa eta bere kalitateko produktuak babesteko eta nazioartekoan merkatuetan sustatzeko Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Saila garatzen ari den politikaren barruan sartzen dira laguntza hauek. Berriki onartu den Gastronomiaren eta Elikaduraren Plan Estrategikoan (PEGA) jaso da politika hori, eta planaren helburuetako bat da Euskadik nazioartean duen posizionamendua eta nabarmentasuna indartzea eta elikaduraren eta gastronomiaren alorrean erreferentziako lurraldea bihurtzea eta lurralde erakargarria kalitateko turismoarentzat. 

Laguntza horien onuradunak izan daitezke egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuak, enpresak (mikroenpresak, enpresa txikiak eta ertainak, eta enpresa handiak), Euskal Autonomia Erkidegoko Kontseilu Arautzaileak eta egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan duten esportazioko partzuergoak. 

Diruz lagundu daitezkeen ekintzak 

Une jakinetan ekintzak dituzten ekimenetarako zein sustapen programen barruan bilduta dauden ekintzetarako erabili daitezke laguntza hauek. 

Diruz lagundu daitezkeen ekintzen artean daude azoketan eta zuzeneko zein alderantzizko misio komertzialetan parte hartzea edo bertaratzea, bai eta publizitate ekintzak eta promozio eta zabalkunderako materialen lanketa ere.  

Onuradun bakoitzak gehienez ere bost mila euro eskuratu ditzake ekintza indibidualetarako eta 20.000 euro plan edo programa oso baterako, baldin eta planak edo programak gutxienez sei jarduera aurreikusten baditu hiru herrialdetan. 

Ez da diru laguntzarik emango azoketan parte hartzeko, baldin eta azoka horietan Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Sailak edo Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganberek edo kanpoko merkatuan enpresei laguntza finantzarioa ematen duten antzeko erakundeek jarritako erakusmahaiak badaude eta euskal enpresei azoka horietan parte hartzeko tokia eskaintzen badiete. Sailaren beste programa batzuetan aurkeztu diren ekintzek ere, esaterako, GLOBAL LEHIAN programan aurkeztutakoek ezingo dute diru laguntzarik eskuratu. 

Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera aurkeztu ahal izango dira laguntza horien deialdian parte hartzeko eskaerak, eta epea hilabete batekoa izango da. Eskabide eredua eta Kudeaketarako eta Justifikaziorako Prozeduraren Eskuliburua http/www.euskadi.eus webgunean egongo dira eskuragarri. 

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Open_Govern
    2017.eko urriak 17

    Comentario de Twitter:
    Ayudas por 480.000 € para promoción de productos agroalimentarios, pesqueros y forestales en mercados exteriores https://t.co/OEYIgsJb3Y

  • @Open_Govern
    2017.eko urriak 17

    Comentario de Twitter:
    Laguntzak nekazaritzako elikagaiak, arrantzako produktuak eta basogintzakoak kanpoko merkatuetan sustatzeko https://t.co/n71O4bzoDJ

  • @Transparent_Red
    2017.eko urriak 17

    Comentario de Twitter:
    Ayudas por 480.000 € para promoción de productos agroalimentarios, pesqueros y forestales en mercados exteriores https://t.co/aUirJkHmPK

  • @Transparent_Red
    2017.eko urriak 17

    Comentario de Twitter:
    Laguntzak nekazaritzako elikagaiak, arrantzako produktuak eta basogintzakoak kanpoko merkatuetan sustatzeko https://t.co/cuSvNuIoAG

Komunikabideek behera kargatzeko