Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

Espalazio bidezko neutroien iturria eraikitzeko hitzarmena (2010-11-30(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2010.eko azaroak 30

Erabakia, Zientzia eta Berrikuntzako Ministerioarekin lankidetza-hitzarmena izenpetzeko baimena emateko dena, Neutroien Espalaziorako Iturri Europea¬rra (ESS Bilbao European Spallation Source Bilbao) eraiki, ekipatu eta ustiatzen laguntzekoa, Partzuergoaren Errektore Kontseiluan 2010eko uztailaren 28an hartutako erabakiaren onartutako testuaren arabera

Akordio-proposamena, Espalazio Bidezko Neutroien Iturri Europarra (ESS Bilbao European Spallation Source Bilbao) eraiki, hornitu eta ustiatzen laguntzeko Zientzia eta Berriztapen Ministerioarekin hitzarmen bat izenpetzeko baimena ematen duena, Partzuergoko Zuzendaritza Batzordeak 2010eko uztailaren 28an hartutako akordioan onartutako testuaren arabera.

Gobernu hau ekimen eta azpiegitura ugari eramaten ari da aurrera, Euskadi Zientziaren eta Ikerketaren nazioarteko mapan kokatzeko. Zalantzarik gabe, Espalazio bidezko Neutroien Iturri Europarra, dagoeneko Bizkaiko Parke Teknologikoan funtzionatzen ari dena baina haren eraikin nagusia Leioako Parke Zientifikoan izango duena, azpiegitura horietako nabarmenenetariko bat da.

Joan den 2009ko ekainaren 10ean Espainiako Gobernuak eta Suediakoak akordio bat izenpetu zuten. Akordio horren arabera, bi egoitza izango dituen proiektu bakar gisa garatuko da European Spallation Source: nagusia Lund-en eta Bilbon bestea, eta ESSren jabetzaren % 10 eta lehendakariordetza ematen dizkio Espainiari.

Espalazio bidezko Neutroien Iturri Europarraren egoitza Bilbon kokatzeko eta aurkezteko lan egin zen aldiaren eta azpiegitura hori Lund-en kokatzea erabaki ondoren, instalazio zientifiko berezi bat (ICTS) diseinatu, eraiki eta lehen aldiz Euskal Autonomia Erkidegoan martxan jartzeko prozesua negoziatu eta onartzeko aprobetxatu dute euskal administrazioak eta administrazio espainolak azken urte eta erdia. Bi helburu nagusi dituen partikulen (protoiak edo deuteroiak) azeleragailu bat da:

1.- Zientziaren industrian deritzon horretan, herrialde desberdinetan eraikitzen ari diren edo eraikiko diren hainbat eta hainbat azpiegitura zientifiko eta teknikori lotua, kontratu eta proiektu mota guztiekin lehiatzeko baldintzetan kokatzea instalazio handi horren osatzaileei lotutako Euskadiko erkidego zientifiko eta teknologikoa, baita Euskal Autonomia Erkidegoko industria eta ingeniaritza enpresen kopuru handi bat ere. ESS-Eskandinavia izango da azpiegitura horietako bat baina, halaber, gure kuotek Ginebrako CERNen edo beste laborategi europar batzuetan dituzten itzulerak ere hobetuko dira.

2.- Materialak aztertu eta ezaugarritzeko esparruetan aplikazioak izango dituen neutroien iturri bat izatea, litografia protoien sorten bidez, industria aeronautikoaren osagai elektronikoak saiatzea, oso trukaketa azkarreko erdi eroaleen fabrikazioa, erradiazioek eta zenbait patologiaren diagnosiak eta tratamenduak, ADNn eragindako mutazioak...

Orain arte, Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak hitzarmen bat izan dute, Espalazio bidezko Neutroien Iturri Europarraren proiektua Euskadin garatzeko. Hautagaiak aukeratzeko prozesu honen guztiaren oinarri izan den hitzarmen hau ebatzi behar da orain eta, halaber, beste hitzarmen bat adostu behar da, Bilbon instalatu beharreko Espalazio bidezko Neutroien Iturri Europarraren eta partikulen azelerazioaren esparruan espezializatutako ikerketa-zentroaren egoitza eraiki, hornitu eta ustiatzeko tresna egokia izan dadin.

Hitzarmen berriak Espalazio bidezko Neutroien Iturri Europarraren (ESS Bilbao European Spallation Source Bilbao) Espainiako egoitza eraiki, hornitu eta ustiatzeko patzuergo bat egotea dakar; alde batetik, Espalazio bidezko Neutroien Iturri Europarraren Espainiako egoitza da eta, bestetik, ikerketa-zentro independentea da, zientzia eta teknologiaren garapenean eta partikulen azelerazioaren esparruan espezializatua.

180.000.000 eurokoak izango dira ESS-Bilbao eraiki, hornitu eta ustiatzeko Estatuak (MICINN) eta Euskal Autonomia Erkidegoak finantzatuko dituzten kostuak eta, aurreikuspenen arabera, gastuak horrela banatuko dira, urteen arabera:

2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022
15 15 16,5 17,5 18,5 22,5 22,5 7,5 7,5 7,5 7,5 7,5 7,5 7,5

Bi administrazioek % 50tan finantzatuko dituzte ESS-Bilbao Partzuergoaren gastuak eta administrazio bakoitzak urte bakoitzeko lehen lau hilabetekoan emango du bere ekarpena. Estatuaren kasuan, ekarpenak 2015.era arte kontzentratuko dira; euskal finantziazioak, aldiz, 2022. urtera arte iraungo du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan