Eu

Marcos Muro´k Oarsoaldean enpleguaren arloan esku hartzeko eredua azaldu du

2017.eko urriak 17
  • Alkateei eta Garapen-eko kideei Enplegurako Euskal Estrategiaren ildo nagusiak azaldu dizkie

Oiartzun, 17 10 17

Marcos Muro Enplegu eta Gazteriako sailburuordeak eta Amaia Arteaga Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarteratzeko zuzendariak, gaur goizean, topaketa izan dute Garapen-Oarsoaldeako Garapen Agentziako arduradunekin eta eskualdeko alkateekin, Oarsoaldeako Enpresa Zentroan, Pasaia-Oarsoaldea Badiaren egoera aztertzeko eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren lurralde-garapeneko estrategiaren barruan jarduketa posibleak aztertzeko. 

 

“Eskualde honetan egun dagoen egoera sozioekonomikoa eta enplegu-egoera xehetasunez aztertu dugu, eta enpleguaren eremuan esku hartzeko dugun eredua azaldu dugu”, esan du Marcos Murok; bertan, Enplegurako Euskal Estrategiaren ildo nagusiak azaldu ditu.

 

Muro sailburuordearen hitzen arabera: “topaketan, Eusko Jaurlaritzatik zer euskal enplegu-sistemaren eredu ezarri nahi dugun zehaztu dugu, eta bereziki azpimarratu dugu LANBIDEren eredua eta Garapen Agentzien zeregina, batik bat udal-lege berriaren onespenaren ondoren, zeinak berariaz aitortzen baititu toki-garapeneko eta enpleguko eskumenak. Alde hori oso garrantzitsua da guretzat, garatzen ari garen plan estrategikorako; izan ere, datozen urteotarako gure enplegu-zerbitzua zehazten lagundu behar digu”.

 

Topaketan, Muro´z eta Arteaga´z gainera, Oarsoaldeako lau kontseilariek eta eskualdeko alkateek, Patxi Arrazola enplegu-arloko arduradunak eta Clara Izurieta Plan Estrategikoaren koordinatzaile teknikoak parte hartu dute. 

 

 

 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @EnpleguGizaEJGV
    2017.eko urriak 17

    Comentario de Twitter:
    Marcos Muro expone en Oarsoaldea el modelo de intervención en el ámbito del empleo 🔗 https://t.co/rq81Ap6Cki 🔗 https://t.co/SCN29mhENV

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak