Eu

Artolazabal: “Gure seme-alabei zaintza eta hezkuntza onak emateko, bi gurasoak inplikatu behar dira haien hazkuntzan”

2017.eko urriak 18
  • “Familia-erantzunkidetasuneko eta gurasotasun positiboko politika publikoetan ari gara lanean”
  • Afae GKEaren XVIII. Familiaren Astea
  • Publikoari harrera egitea Bilboko Azkuna Zentroa-Alhondigako Entzungelan
  • “Familia, gure enpresarik onena”:2017ko Euskadiko Familia Sariak, batetik, Petronorrentzat, erreferentea baita bere sektorean kontziliazioaren arloan, eta, bestetik, Carmen Gandarias Fundazioarentzat.

 

Bilbo 17 10 18

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren iritziz, “gure seme-alabei zaintza eta hezkuntza onak emateko, bi gurasoak inplikatu behar dira haien hazkuntzan; hori dela eta, familia-erantzunkidetasuneko eta gurasotasun positiboko politika publikoetan ari gara lanean”.

 

“Aita eta amen prestakuntzaren bidez, besteak beste Eusko Jaurlaritzak eta AFAEk abian jarri duten programa pilotuan jaso den prestakuntzaren bidez, familia-erantzunkidetasuna eta gurasotasun positiboa lantzen duten politika publikoen emaitza honako hau izango da: guraso erantzunkideagoak, prestakuntza gehiagokoak eta beren seme-alaben hazkuntzarako prestatuta daudenak. Une hauetan, Lehendakariaren inplikazio sendoarekin, zeinak familia-politikak aipatu baititu legegintzaldi honetako lehentasunetako bat bezala, Eusko Jaurlaritzan Familietan eta Haurretan Inbertitzeko Euskal Estrategian ari gara lanean”, esan du Beatriz Artolazabalek.

 

18. Familiaren Asteko ekitaldietan, gaur arratsaldean, harrera egin du AFAE GKEak, Bilboko Azkuna Zentroko Entzungelan; bertan, besteak beste, Beatriz Artolazabalez gainera, Víctor Küppers-ek, Itxaso Luzarraga AFAEko zuzendariak, Ignacio Toro elkarteko presidenteak, África Baeta aurkezleak eta Teresa Laespada Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasuneko foru-diputatuak parte hartu dute.

 

Beatriz Artolazabalek zera azaldu du: “Egunotan, Eusko Jaurlaritzak eta AFAEk elkarrekin dihardugu ama eta aitentzako prestakuntza-proiektu pilotu batean, zenbait euskal enpresatan; aurrerago xehetasunez aztertuko ditugu haren emaitzak eta, ziurrenik, lanerako azterketa-elementu interesgarriak emango dizkigu.

 

“Gure helburua da Euskadin familia-eredu nagusia Familiei laguntza emateko Legean ezartzen dena izatea: zenbait pertsonaren baterako bizitza-proiektua, kide bakoitzaren autonomia eta berdintasuna kontuan hartuta, eta aurrekoen, ondorengoen eta mendekotasun-egoeran dauden beste pertsona batzuen zaintza- eta arreta-erantzukizunak partekatzen dituztenak”, esan du Artolazabal sailburuak.

 

Artolazabalen hitzen arabera, “Europar Batasunean –Parlamentua, Kontseilua, Batzordea etab.– ere, familiaren egoeraren eta arazoen gaineko benetako interesa dago, hori baita eraikitzen ari garen gizarte anitz eta solidario berriaren ardatza. Europako Euskarri Sozialaren beharrezko oinarrietako bat”.

 

Laguntza

“Familiari eta bere inguruei laguntza emateko gizarte-sentsibilizazioa, dagoeneko, lehentasun soziala eta publikoa da. Batzuek diote azken urteotako krisi eta asaldura sozialek, ekonomikoek eta demografikoek agerian utzi dutela familiak indar handia duela langabeziaren aurrean, etxebizitzak eragindako zailtasunen aurrean, osasunaren edo marjinazioaren aurrean”, esan du Enpleguko eta Gizarte Politiketako euskal sailburuak.

 

Artolazabalen hitzen arabera, “familia, nagusiki gure herrialdean, elkartasun-ardatza da XXI. mendeko gure gizartean; izan ere, indar juridikoa, soziala eta ekonomikoa bateratzen ditu, eta, garrantzitsuena dena, erkidego afektiboari eta solidarioari eusten dio”.

 

Beatriz Artolazabalen iritziz, “familia kontzeptua babesaren, baldintzarik gabeko laguntzaren, hurbiltasunaren, bizitza-proiektuaren eta gizarte-antolaketaren sinonimoa da. Gure seme-alabei hori dena eskaintzen jakin behar dugu.  Euskadin ondo egiten dakigu: gure Gazteriaren Behatokiak esaten digu familia oso ongi baloratzen dutela gure gazteek. 2016an, puntuaziorik altuena lortu zuen, eta euskal gazteak bizitzako alderdi horrekin daude atseginen: 90 puntu 100etik”.

 

Artolazabalek gogorarazi du “Legeak, funtsezko balio eta printzipio inspiratzaile bat gisa familia-aniztasunaren aitorpena eta errespetua ezartzen du –familiak gure gizartean askotarikoak dira–, eta ikerketek egiaztatu dute gure seme-alaben garapen psikoemozionala ez dagoela horrenbeste eratzen dugun familia-motaren mende, baizik eta zaintzaren kalitatearen eta berotasunaren mende, familiaren barruan garatzen ditugun harremanen mende”.

 

Inplikazioa

“Gure seme-alabei zaintza eta hezkuntza onak emateko, bi gurasoak inplikatu behar dira haien hazkuntzan; hori dela eta, erantzunkidetasun familiarreko eta gurasotasun positiboko politika publikoetan ari gara lanean”, esan du Artolazabal sailburuak.

 

“Aita eta amen prestakuntzaren bidez, besteak beste Eusko Jaurlaritzak eta AFAEk abian jarri duten programa pilotuan jaso den prestakuntzaren bidez, familia-erantzunkidetasuna eta gurasotasun positiboa lantzen duten politika publikoen emaitza honako hau izango da: guraso erantzunkideagoak, prestakuntza gehiagokoak eta bere seme-alaben hazkuntzarako prestatuta daudenak. Une hauetan, Lehendakariaren inplikazio sendoarekin, zeinak familia-politikak aipatu baititu legegintzaldi honetako lehentasunetako bat bezala, Eusko Jaurlaritzan Familietan eta Haurretan Inbertitzeko Euskal Estrategian ari gara lanean”, esan du Beatriz Artolazabalek.

 

Sailburuaren hitzen arabera, “estrategia horrek Euskadiko familien egungo egoera, epe ertainera eta luzera ditugun erronkak eta botere publikoek erronka horien aurrean duten zeregina aztertzen ditu. Gure helburua herritarrek nahi beste seme-alaba izatea da: oraintsu egin diren inkestek erakusten dute jendeak ez duela nahi beste seme-alaba”.

 

Artolazabalek proposatu du “akordio handia egitea, gure jaiotza-tasak hobetzeko, kontuan hartuta hain beharrezkoak direla gizartea finkatzeko, gure pentsioak ziurtatzeko, aurrerapen ekonomiko iraunkorra sortzeko eta abar, eta erronka horretan denok gara beharrezkoak. Lan hori erakunde, sail, enpresa, gizarte-eragile eta hirugarren sektoreari dagokie. Dagoeneko hasi da lan hori egiten, eta AFAEk ekarpenak egingo ditu”.

 

Eusko Jaurlaritzaren Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzak, 2017an, 32 milioi euro eta erdi eskaini dizkio familia-sustapenari; AFAErekin batera, enpresetan kontziliazioa hobetzeko esperientzia pilotuetan lan egiten du; Concilia+ web-orrialdea, enpresentzako tresna eskaintzen du; eta Haurreskolak Partzuergo Publikoari laguntza ematen dio, beste zerbitzu batzuen artean, kontuan harturik oso lotuta dagoela familia- eta lan-bizitzaren kontziliazioarekin. Hezkuntza Sailak, pasa den ikasturtean, 42.675.215.-€ bideratu zituen zerbitzu horretara; zerbitzua Euskadiko biztanleriaren %95,13ra heltzen da.

 

Jardunbide egokiak

“Euskadik jardunbide egokiak garatzen ditu familia-eremuko politika publikoen sustapenean.   Europar Batasunak ere jardunbide egokien Europako erregistroa ezarri beharko luke familia-politikan, familia-bizitzaren eta lanbide-bizitzaren kontziliazioan, berdintasunean eta familia-erantzukizunetan erabat parte hartzen duten gurasoen aldeko politikan. Guztiok dugu lan handia egiteko eremu horretan aurrerantzean, baina, nire ustez, oso urrats onak ematen ari gara”, esan du Artolazabalek, amaitzeko.

 

Itsaso Luzarragak esan du “AFAEk bizirik mantentzen duela euskal gizartean familiaren balioa sustatzeko espiritua; 1987tik, beren bizitzako eta hezkuntzako eginkizuna betetzen laguntzen die. Ignacio Toro AFAE Euskadiko Familia Ekintzako GKEko presidenteak Víctor Küppers-en hitzaldia aipatu du, “Gogotsu bizitzea”, Astearen ardatz gisa.

 

2017ko Euskadiko Familia Sariaren banaketa-ekitaldian Ramón Múgica izan da, eta azaldu du 2017ko Euskadiko Familia Saria PETRONOR enpresarentzat izan dela, batetik, bere sektorean erreferentea delako kontziliazioaren arloan, eta, bestetik, CARMEN GANDARIAS FUNDAZIOArentzat, gizarte-beharrekin duen konpromisoagatik eta ahultasun-egoeran dauden gazteei ematen dien laguntza bereziagatik”.   

 

Carlos Abuin Carmen Gandarias Fundazioaren zuzendariak eta Jose Ignacio Zudaire Petronorreko Pertsona, Antolaketa eta Erakunde Harremanetako zuzendariak jaso dituzte sariak; sariak Javier Muro artistaren eskulturak izan dira.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Itsaso Luzarraga, Ignacio Toro, Víctor Kuppers, África Baeta, Teresa Laespada,Carlos Abuin, Ramón Mugica, José Ignacio Zudaire,