Eu

Marcos Muro: “Europako Gizarte Funtsaren laguntzarekin, Euskadik 7 milioi euroan areagotuko du Gazte Enpleguaren Programa Operatiboa”

2017.eko urriak 19
  • Enplegu eta Gazteriako sailburuordea eta Amaia Arteaga Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarteratzeko zuzendaria, Bruselan egiten ari den “Gazte Bermea: etorkizuneko aukerak” konferentzian

 

Marcos Muro Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gazteriako sailburuordeak gaur Bruselan iragarri du “Euskadik Europako Gizarte Funtsetik jasoko duen gorakada, 2014-2020 urte anitzeko finantza-esparrua berrikusi ondoren, Gazte Enpleguaren Programa Operatiborako 7 milioi eurokoa (6.768.165 euro) izango dela”.

Marcos Muro Enplegu eta Gazteriako sailburuordeak eta Amaia Arteaga Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarteratzeko zuzendariak “Gazte Bermea: etorkizuneko aukerak” konferentzian parte hartu dute; Europako Batzordeak antolatu du eta bihar arte, ostirala, iraungo du. Europako Gizarte Funtsaren eta Gazte Enpleguaren Ekimenaren esparruan, topaketaren helburua da osagarritasuna hobetzea eta estatuan gazteentzako politikak abian jartzea.

Marcos Muroren hitzen arabera, “lehen 28.264.325 €-ko laguntza komunitarioa jasotzen genuen eta, orain, 35.032.480 €. Finantzaketa % 91,89koa da; beraz, guk % 8,11 jarri beharko dugu eta gastu osoa 39.201.151 €-koa izango da”.

“Euskadik lortu nahi duen helburua da enplegurik ez duten eta hezkuntza- edo prestakuntza-jardueretan, bereziki gazte-bermearen testuinguruan, parte hartzen ez duten gazteek laneratze iraunkorra izatea lan-merkatuan”, esan du Enplegu eta Gazteriako sailburuordeak.

 

Gazte Bermea

Jardunaldietan honako hauek parte hartu zuten: Stefan Olsson, Batzordeko enpleguko zuzendari nagusia; Max Uebe, enpleguko estrategia-unitateko burua; Julio Martínez, Enpleguko zuzendari nagusia; Gianni Rosas, LANEko enpleguko aditua; Stanilslav Ranguelov, Europako Batzordekoa;  Rocío Briones, Sevef-ekoa; Baptiste Delhauteur, Rudi Vervoort Belgikako ministroaren kabinetekoa; Emma Toledano eta Ángel García.

Gazte Bermea Batasuneko estatu kide guztiek hartu duten konpromisoaren adierazlea da; konpromisoa, 30 urtetik beherakoek enpleguko, etengabeko hezkuntzako, ikastunen prestakuntzako edo praktika-aldirako eskaintza ona jasotzeko, enplegua galdu edo hezkuntza formala utzi dutenetik lau hileko epean.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Stefan Olsson, Max Uebe, Julio Martínez, Gianni Rosas, Stanilslav Ranguelov, Rocío Briones, Baptiste Delhauteur, Emma Toledano and Ángel García.