Eu

Artolazabal: “gizartearen parte-hartzea eta boluntariotza, gizarte demokratiko baten ardatz egituratzaile esanguratsuenak”

2017.eko urriak 17
  • Boluntariotzaren Euskal Kontseilua Lakuan batu da, eta oniritzia eman dio 2017-2020 Boluntariotzaren Euskal Estrategiari

VG 17 10 17

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua izan da gaur eguerdian Lakuan egin den Boluntariotzaren Euskal Kontseiluko buru; bertan, Kontseiluak 2017-2020 Boluntariotzaren Euskal Estrategia proiektuari oniritzia eman dio. Artolazabalen iritziz, “gizartearen parte-hartzea eta boluntariotza, haren adierazpen nagusietakoa den neurrian, gizarte demokratiko baten ardatz egituratzaile esanguratsuenetakoak dira.  Administrazio publikoek, parte hartzen dutenen lana aitortzeaz ez ezik, beren esku-hartze eremua eta inplikatutako pertsona- eta erakunde-kopurua zabaltzeko gaitasunari bide ere eman behar diote”.

 

Boluntariotzaren Euskal Estrategia berria aurrekoaren (2013-2016) ondorengoa da, eta helburu du boluntariotzaren alderdi esanguratsuenak nabarmentzea eta antolatzea eta ekintza koherente batean esparru orokorrerako balio izatea. Boluntariotzaren Euskal Kontseilua abiapuntu hartuta prestatu da, Eusko Jaurlaritzaren Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren ekimenez, eta xedea da “administrazioaren esparrua gainditzea, gizartearen parte-hartzearen garapenean eskumenak eta betebeharrak dituzten eta edonolako esku-hartze mota egiten duten gizarte-eragileek tresna gisa baliatzeko”.

 

“Administrazioan sortzen den ekimena den aldetik, bertatik abiatuta egiten diren ekintza guztiek genero-ikuspegia izan behar dute; horrela, desberdintasunak ezabatzeko eta emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko helburu orokorra ezarri beharko dute”, esan du Beatriz Artolazabalek.

 

Estrategiak erronka eta behar batzuk identifikatzen ditu, eta helburuak, ildo estrategikoak, helmuga diren publikoak, eragileak eta jarduerak ezartzen ditu.  

 

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren hitzen arabera, “Estrategiaren proiektu handinahietako bat ‘Bherria. Herritartasun berrirako agora’ proiektua da; proiektu horretan lankidetzan jardun du Boluntariotzaren Euskal Kontseiluak, eta parte hartzeko eta lankidetzan jarduteko estrategien bidez beren inguruaren hobekuntzan eragina izateko modu berriak bilatzen dituzten toki-administrazioko erantzukizun politikoa eta teknikoa duten langileei zuzenduta dago”.

 

Beatriz Artolazabalekin batera, topaketan, besteak beste, Lide Amilibia sailburuordeak, Emilio Sola Gizarte Politiketako zuzendariak, Ramón Andrinua Kontseiluko idazkariak, José Alberto Vicente Kontseiluko presidenteordeak eta Asier Gallastegik parte hartu dute.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @sagutxinaii
    2017.eko urriak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Consejo Vasco del Voluntariado da el visto bueno a la Estrategia Vasca del Voluntariado 2017-2020 ➡ https://t.co/9BHHjPN24E

  • @PCivilOrtuella
    2017.eko urriak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Consejo Vasco del Voluntariado da el visto bueno a la Estrategia Vasca del Voluntariado 2017-2020 ➡ https://t.co/9BHHjPN24E

  • @VOSTeuskadi
    2017.eko urriak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Consejo Vasco del Voluntariado da el visto bueno a la Estrategia Vasca del Voluntariado 2017-2020 ➡ https://t.co/9BHHjPN24E

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Ramón Andrinua, José Alberto Vicente, Asier Gallastegi, Víctor Allende