Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

3I+G-rako laguntzak 44 milioi eurotik gora zabaldu dira aurten (2010-11-30(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2010.eko azaroak 30

Berrikuntza, teknologia eta nazioartekotzeari laguntzeko zazpi programa horietarako aurrekontua % 37,6 handitu da 2009. urtearekiko

Jaurlaritzaren Kontseiluak aurten garatzen ari diren berrikuntza, teknologia eta nazioartekotzeari (3I+G deitutakoa) laguntzeko zazpi programara destinatutako aurrekontua 44.227.988 eurotan zabaldu du.

Baliabide-gehikuntza horrekin, zazpi programen guztizko aurrekontua 203,6 milioi euro izango da 2010. urterako, eta horrek % 37,6ko igoera dakar 2009rako destinatutako fondoekin alderatuz gero (147,9 milioi izan ziren).

Aurrekontuaren zabalkuntza hori batez ere Jaurlaritzaren aurrekontu-soberakinetatik eta 2010eko Inbertsioen Ezohiko Planetik dator, soilik Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailarentzat 48 milioi euro destinatzen baititu.

Igoera horren ondorioz dagozkion deialdietan onartutako eskaera gehienei aurre egin ahal izango zaie. Era berean, ahalegin horrek zuzeneko eragina du I+Gko gastu globalaren indizean, Euskadin handitu egin dena BPGren % 2,06an kokatu arte, Estatistikako Institutu Nazionalaren arabera (edo % 1,98 Eustaten arabera).

Honako programa hauetan handitu dira baliabideak:

  • Emaitek (zentro teknologikoei eta beren korporazio eta itunei laguntzeko). Honako helburu hauek dituen programa da: emaitzak lortzea; ikerketa eta garapen teknologikoa burutzea lankidetzan, ezagutzak areagotzeko; eta ikerketen emaitzak zabaltzea. Programa 5 milioi eurotan zabaltzen da, eta horrela, aurten guztira 31 milioi bideratuko dira.
  • Etortek (ikerketa estrategikoari laguntzeko): azkenik 36.573.000 euroko aurrekontua izango du, gaur onartu den 8,5 milioiko igoeraren ondoren. Hiru urtekotan banatuko da: 16.573.000 aurten, 10 milioi datorren urtean eta beste 10 milioi 2012an.
  • Saiotek (funtsezko ikerketarako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean integratutako agente zientifiko eta teknologikoentzako laguntzak): 2,5 milioiko gehikuntzarekin, programaren guztizko partida 16,5 milioi eurotan geratzen da. Horietatik, 7,5 milioi 2010eko ekitaldirako dira eta 9 milioi datorren urterako.
  • Gaitek (produktu berriak garatzeko proiektuak egiteko laguntzak): programa 8,5 milioitan handitu da, eta beraz, guztizko aurrekontua 39,5 milioi izango da.
  • NETs (oinarri zientifikoa eta teknologikoa duten enpresak merkaturatzeko proiektuentzako laguntza): milioi batean zabaltzen da, eta beraz, azken partida 5 milioi euro da.
  • Etorgai (industria-ikerketako eta garapen esperimentaleko proiektu integratu estrategikotarako): zazpi programetatik aurrekontu-partidarik handiena duen programa da, baita gehien handitzen dena ere, 14,9 milioitan zabaltzen baita, 63,9 milioi euroko aurrekontura iritsi arte, eta hiru ekitalditan banatuta dago: 18,9 milioi aurten, 19 milioi datorren urtean eta beste 26 milioi 2012an.
  • Prointer (atzerrian sustatu eta ezartzeko ekintzen laguntzak): nazioartekotze-programa 3,7 milioi eurotan handitu da, guztira 11 milioira iritsi arte. Igoera hori gertatu da aurten eskaera asko jaso direlako, eta eskaera horietan barne hartzen diren proiektuen bolumena eta konplexutasuna dela medio. Aurten Prointer eta Interbide programak elkartu egin dira, eta aurkeztutako eskaeren kopurua handitzea espero da, 555 era iritsiz.

3I+G-rako laguntzen zabalkuntza (eurotan):

Programa 2010eko
hasierako aurrekontua
Zabalkuntza 2010eko
amaierako aurrekontua
Emaitek 26.000.000 5.000.000 31.000.000
Etortek 28.000.000 8.500.000 36.573.000
Saiotek 14.000.000 2.500.000 16.500.000
Gaitek 31.059.250 8.500.000 39.559.250
NETs 4.000.000 1.000.000 5.000.000
Etorgai 49.000.000 14.950.000 63.950.000
Prointer 7.343.000 3.704.988 11.047.988
TOTAL 159.402.250 44.227.988 203.630.238

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan