Bularreko minbiziaren aurkako Munduko Eguna
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Lehendakaria Guggenheim Museoetako patronatuen bileran izan da

2017-10-17

Bilboko Guggenheim Museoaren XX. urteurrena dela-eta, Iñigo Urkullu Lehendakaria, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarekin batera, New York, Venezia eta Bilboko Guggenheim Museoetako patronatuetako ordezkarien bileran izan da, ez ohiko bilkuran. Gai-zerrendak puntu bakarra izan du: “Guggenheim Bilbao Museoa, 1997–2017: Balantzea, helburuak betetzea eta etorkizuneko aukerak”.

Lehendakaria izan da mahaiburu, eta honakoak bertaratu dira: Unai Rementeria Maiz, Bizkaiko Ahaldun Nagusia; Juan Mari Aburto, Bilboko Alkatea; Bill Mack, Solomon R. Guggenheim Foundation erakundeko Chairman-a; Wendy Fisher, Solomon R. Guggenheim Foundation erakundeko presidentea; B.G. Luxenburgoko Sibilla printsesa, Veneziako Peggy Guggenheim Collection-eko Aholku-kontseiluko presidentea; eta hiru museoetako zuzendariak: New Yorkeko Richard Armstrong, Veneziako Karole Vail, eta Bilboko Juan Ignacio Vidarte. Guzti horiekin batera, Patronatuko saio honetan New Yorkeko eta Veneziako beste ordezkari batzuk ere izan dira, baita Guggenheim Bilbao Museoaren Babesle eta Ohorezko Kideak ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)