Eu

Euskadik Mexikon aurkeztu ditu mugikortasun-politiken zerbitzura dagoen lurralde-plangintzaren oinarriak

2017.eko urriak 12
  • Arantza Leturiondo Lurralde Plangintzako sailburuordeak Mexiko hirian lan-saio batean parte hartu du, mugikortasun-arloko tokiko agintari batzuekin, Hirien eta Garraioaren Nazioarteko XIII. Biltzarrean

 

Arantza Leturiondo Lurralde Plangintzako sailburuordeak Mexiko hirian lan-saio batean parte hartu du, mugikortasun-arloko tokiko agintari batzuekin, Hirien eta Garraioaren Nazioarteko XIII. Biltzarrean Biltzar horren xedea da mugikortasun iraunkorraren erronkei heltzea. Bertan parte hartuko dute eta jardunbide egokiak azalduko dituzte tokiko eta nazioarteko adituek.

Leturiondo sailburuordeak lurralde-plangintzak duen garrantzia defendatu du, lurraldearen inguruan duen ikuspegi integralagatik, mugikortasun egokirako, eta zera esan du: “ez bailuke ezertarako balio hiriaren alde bat lurraldearen gainerakoarekin behar bezala konektatzen duen garraio-zerbitzu publikoaren eta pribatuaren sistema onaz hitz egiteak eta diseinatzeak, hiri-garapen jasangarriaren egungo ereduak eta klima-aldaketaren kontrako borrokaren oinarri diren helburu konprometituak aintzat hartu gabe”.

Lurralde Plangintzako sailburuordearen iritziz, ezinbestekoa da joan-etorrietarako beharrak murrizten dituzten hiriak diseinatzea, joan-etorriak oinez edo bizikletan egin daitezela sustatzea eta industria-poligonoak, zentro teknologikoak, unibertsitateak edo biltzarren jauregiak jendea bizi den guneetatik urruntzen zituzten antzinako ereduak alde batera uztea.

Arantza Leturiondok, halaber, pertsonen eta salgaien barneko eta kanpoko konexioa sustatzeko beharra ere azaldu du, bizi-kalitatea, lehiakortasuna eta berrikuntza hobetzeko; trenbide-apustua, alegia. “Azken batean, edo lurralde-plangintza mugikortasun-politiken zerbitzura jartzen dugu, edo ez da jasangarria izango”, esan du.

Sailburuordeak Euskadiko Lurralde Antolamenduaren Jarraibideen Aurrerapenak jasotzen dituen mugikortasunaren eta logistikaren zerbitzura dauden 50etik gorako lurralde-jarraibideen berri eman du; gaur egun berrikusten ari da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak