Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskadiko enpresa-poligonotan belaunaldi berriko banda zabaleko sareak 16 hilabetetan zabaltzeko laguntzak onartu ditu Jaurlaritzak

2017.eko urriak 17

Gobernu Kontseiluak baimendu du Euskal Administrazio Publikoko langileei Espainiako Gobernuak kendutako 2012ko aparteko ordainsariaren azken laurdena ordaintzeko aukera emango duen lege-proiektua

Jaurlaritzak onartu du 2017. ekitaldirako Euskadiko enpresa-poligonotan belaunaldi berriko banda zabaleko sareak zabaltzeko laguntzen programaren deialdiari lotutako ebazpena. Ekimena Eusko Jaurlaritzaren eta Foru Aldundien arteko lankidetzaren bitartez gauzatuko da, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituren sailburuak gaur azaldu duenez. PEBA programaren bigarren fasearekin 146 industria-poligonotara iristea espero da. Hartara, bi faseak batuta, Euskadin katalogatutako bi zona zurien % 93 lor daiteke.

Kontuan izan behar da, duela bi aste, Eusko Jaurlaritzak onartu zuela landa-guneetara ere banda zabal ultraazkarra eramango duen programa. Neurri horiek guztiek ahalbidetuko dute “bi urtetan Euskadiren % 100 ia estalita egotea”, Tapiak gogorarazi duenez. “Aitzindariak gara arlo horretan, eta enpresa-ehunak baldintzarik onenetan lehiatu ahal izateko oinarriak jartzen ari gara”.

Gobernu Kontseiluak, horrez gain, gaur onartu du Hazitek enpresa I+G bultzatzeko programaren deialdiaren bigarren fasea —82,8 milioi eurora arteko laguntzekin—, baita prestakuntza bidean dauden ikertzaileen programako gazteei zuzendutako hamabi beka ere —1,5 milioi euroko zenbatekoarekin—.

APARTEKO PAGA

Bestalde, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak azaldu du Gobernu Kontseiluak, gaur, Euskal Administrazio Publikoan lan egiten duten langileei 2012ko aparteko pagaren azken laurdena ordaindu ahal izateko lege-proiektua onetsi duela. Aparteko paga hori Espainiako Gobernuaren oinarrizko araudiaren bidez kendu zen. Gobernuak 50 milioi euroko gastua onetsi du Administrazio honentzat lanean diharduten 70.000 pertsonari ordaintzeko, azaroko hurrengo nominan. 

Ostegun honetan bilduko den Funtzio Publikoaren Mahai Orokorraren inguruan, Erkorekak Eusko Jaurlaritzaren borondatea erakutsi du negoziazio kolektiboan elkar ulertzeko espazio berria irekitzeko. Gogoratu duenez, Jaurlaritzak zentral sindikalei proposamen bat aurkeztu die, suspertze ekonomikoa euskal funtzio publikora zabaltzeko.

KATALUNIA ATXILOKETAK

Bestalde, hedabideek ANC eta Ómnium erakundeetako bozeramaileen atxiloketei buruz galdetuta, Erkorekak bat egin du atzo azken orduan Iñigo Urkullu lehendakariak helarazitako mezuarekin. Mezu horretan lehendakariak kezka azaldu zuen ekintza politikoa esparru penalean judizializatzen ari delako, eta, horrela, “gizartea tentsionatzen ari delako, une honetan bidezkoa aurkakoa denean”, erantsi du bozeramaileak. Gainera, erabaki judizialen proportzionaltasuna eskatu du.

 

2017-10-17 gai-zerrenda

Prentsa txostena

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak