Eu

Marcos Muro Enplegu eta Gazteriako sailburuordeak, aste honetan, Bruselan parte hartuko du Europako Gazteen Bermerako etorkizuneko aukerei buruzko topaketa batean

2017.eko urriak 16

 

  • Urriaren 29a eta 20a
  • Topaketak gazteak lan-merkatuan modu iraunkorrean errazago sartzeko proposamenak eta ekintza-planak zehaztuko ditu.
  • Gazte Bermea Europar Batasuneko estatuek hartu duten konpromisoa da, 25 urtetik beherakoek enpleguko, etengabeko hezkuntzako, ikastunen prestakuntzako edo praktiketako eskaintza ona jasotzeko, enplegua galdu edo hezkuntza formala utzi dutenetik lau hileko epean

VG 16 10 17

Marcos Muro Enplegu eta Gazteriako sailburuordeak eta Amaia Arteaga Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarteratzeko zuzendariak “Gazte Bermea: etorkizuneko aukerak” hitzaldian parte hartuko dute; Bruselan izango da, eta Europako Batzordeak antolatu du, urriaren 19an eta 20an.   Europako Gizarte Funtsaren eta Gazte Enpleguaren Ekimenaren esparruan, hitzaldi honen helburua da osagarritasuna hobetzea eta estatuan gazteentzako politikak abian jartzea. Topaketak gazteak lan-merkatuan modu iraunkorrean errazago sartzeko proposamenak eta ekintza-planak zehaztuko ditu.

 

Aurrera egiten ari gara, bai, baina gure gazteek oraindik langabeziak, desegokitasunek edo lanetarako lanbide-gaitasunetarako beharrek eragindako egoerak gainditu behar dituzte, kontuan hartuta, kasu batzuetan, zati batean gizartea erregistratzen ari den lanbide-aldaketengatik, prestakuntza-mailara egokitzen ez direla edo aldi baterako direla", esan du Marcos Muro sailburuordeak.

 

Muro sailburuordearen hitzen arabera, “enpleguaren, gizarte-gaien, gazteriaren edo hezkuntzaren arloko eragile publikoek erantzun integratua eduki behar dugu, hirugarren sektoreko eragileekin eta gizarte-solaskideekin lankidetzan; eta, hori dela eta, Bruselan parte hartuko dugu, topaketa honetan, ostegunean eta ostiralean”.

 

Jardunaldietan, honako parte-hartzaile hauek izango dira: Stefan Olsson, Batzordeko enplegu-zuzendari nagusia; Max Uebe, jenplegu-estrategiako unitateko burua; Julio Martínez, enpleguko zuzendari nagusia; Gianni Rosas, LANEko enpleguko aditua; Stanilslav Ranguelov, Europako Batzordekoa;  Rocío Briones, Sevef-ekoa; Baptiste Delhauteur Belgikako ministroaren kabinetekoa, Rudi Vervoort, Emma Toledano eta Ángel García.

 

Gazte Bermea

Gazte Bermea Europar Batasuneko estatu guztiek hartu duten konpromisoa da, 25 urtetik beherako gazte guztiek enpleguko, etengabeko hezkuntzako, ikastunen prestakuntzako edo praktiketako eskaintza ona jasotzeko, enplegua galdu edo hezkuntza formala utzi dutenetik lau hileko epean

 

EBko herrialdeek Gazte Bermearen printzipioa babestu zuten 2013ko apirilean, Gazte Bermeak milioika gazte europarren bizitza hobetzen lagundu du. 2014ko urtarriletik, 16 milioi gaztek parte hartu dute Gazte Berme sistemetan. 10 milioi gaztek eskaintza bat onartu zuten; gehienak, enplegu-eskaintzak. 2015ean Gazte Bermea utzi zuten gazteen bi herenek, ia, enplegu-eskaintza bat, hezkuntzakoa, praktikaldikoa edo ikastunen prestakuntzakoa onartu zuten. Gazte Enpleguaren Ekimenak laguntza zuzenak ekarri dizkie EB osoko 1,6 milioi gazte baino gehiagori.

 

Gazte Bermea abian jarri eta hiru urte geroago, gazteen lan-merkatuaren emaitzek hobera egin dute, nabarmen.    EBn ia 1,8 milioi langabe gutxiago dago, eta ikasten eta lan egiten ez duten gazteen kopuruak behera egin du, 1.000.000 pertsona gutxiago dira.     Gazteen langabezia 2013an % 23,7koa zen eta, 2016an, % 18,7koa. 15 eta 24 urte bitartean ikasten eta lanean ez dabilen gazte-kopuruak ere behera egin du, 2012an % 13,2 ziren eta, 2016an, % 11,5.

 

Gazte Bermeak nabarmen erraztu ditu egitura-erreformak eta berrikuntza estatu kideetako politiken diseinuan. 2013-2015ean, estatu kideek, guztira, lan-merkaturako 132 neurri onetsi zituzten, gazteei zuzenduta, eta horien ardatz nagusia gazteentzako enplegu-politikak ziren. Estatu kideak hiru taldetan bana daitezke, Gazte Bermeak erreformak sustatu dituen neurrian.

 

Ikaskuntza-sistemak Espainiako estatuan egiturazko erreforma esanguratsuak izan ditu, eta horrek areagotu egin du ikastunen kopurua, 4.000 ziren lehen eta 15.000 orain (2013aren eta 2016aren artean). Aldi horretan, ikastunen prestakuntzan parte hartzen duen enpresa-kopurua 500 izatetik 5.660 izatera igaro da.

 

2015ean, Finlandiak gazteentzako orientazio-leihatila bakarrak jarri zituen martxan, beraiei zuzendutako zerbitzuak sendotzeko eta sinplifikatzeko eta jardueren bikoiztasunak ezabatzeko. Orain arte, 35 udalerritan daude, eta hogeita hamar urte baino gutxiagoko gazte guztientzako laguntza eskaintzen dute, laguntza erraz eskuratzeko moduan; orientazio eta aholkularitza pertsonala, beren bizitza pertsonala kudeatzeko laguntza, lanbide-karreraren plangintza, gizarte-trebetasunak eta hezkuntzako eta enpleguko laguntza eskaintzen zaie.

 

Oraintsu eginiko azterlanek erakusten dute Gazte Bermearen sistema nazionala sortzeak onura gehiago dakartzala kostuak baino. Eurogunean Gazte Bermearen sistemak ezartzeko kostua, guztira, aurreikuspenen arabera 50.000 milioi eurokoa da, urtean (BPGd-aren % 0,39) (Iturria: EUROFOUND - Social Inclusion of Young People).

 

Ezer ez egitea askoz ere garestiagoa izango litzateke”, esan dute Batasuneko arduradunek. Kalkulatzen da lan egiten, ikasten eta prestakuntzarekin jarraitzen ez duten gazteek EBri 153.000 milioi euroko gastua eragiten diotela, urtean, (BPGd-aren % 1,21), sorospenetan, jaso gabeko diru-sarreretan eta bildu gabeko zergetan (iturria: Eurofound-en txostena, gazte-langabeziari buruzkoa).

 

Gazte Bermea errealitate egiteko, aurrekontuek lehentasuna eman behar diote gazteen langabeziaren aurkako borrokari, aurrerago kostu handiagorik egon ez dadin. EBk sistema horien aplikazioaren ondorioz eragindako estatuko edo autonomia-mailako gastua Europako Gizarte Funtsaren bidez eta Gazte Enpleguaren Ekimeneko 6.000 milioi euroen bidez osatuko du.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @EnpleguGizaEJGV
    2017.eko urriak 16

    Comentario de Twitter:
    Marcos Muro participará en Bruselas en un encuentro sobre perspectivas de futuro para la Garantía Juvenil europea 🔗https://t.co/RjQ0CvtuuF 🔗

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Stefan Olsson, Max Uebe, Julio Martínez, Gianni Rosas, Stanilslav Ranguelov, Rocío Briones, Baptiste Delhauteur, Emma Toledano y Ángel García