
Olatz Garamendi Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea eta Miren Dobaran Hizkuntza Politikako sailburuordea Nafarroa Oinez 2017an izan dira
Olatz Garamendi Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea eta Miren Dobaran Hizkuntza Politikako sailburuordea Nafarroa Oinez 2017an izan dira gaur, Eusko Jaurlaritza ordezkatuz. Aurtengo edizioa Lesakako Tantirumairu ikastolak antolatu du, ‘Bikin Batin’ goiburupean.
Inaugurazioa ikastolan bertan izan da eta Estitxu Fernandez aurkezle eta Tantirumairu ikastolako ikasle ohiak gidatu du. Ikastola honen 43 urteko ibilbidea gogoratu da ekitaldian eta, amaitutakoan, aurtengo ibilbideari ekin diote bertaratutakoek. Gaurko egunean lortuko den dirua Tantirumairu ikastolan eraikin berri bat eraikitzeko erabiliko da. Uxue Barkos Nafarroako presidentea buru izan da gaurko hasiera ekitaldian.