Berriak Kultura eta Hizkuntza Politika

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua ‘Errementaria’ filmaren estreinaldian izan da gaur, Sitges Film Festivalen

2017-10-14

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua Errementari filmaren estreinaldian izan da bart, Sitges Film Festivalen. Kataluniako Zine Fantastikoaren Nazioarteko Jaialdi honek 50 urte bete ditu aurten eta punta-puntako ekoizpenak ikusiko dira han egunotan. Tartean, Paul Urkijo zuzendariaren euskarazko film hau estreinatu da, Patxi Errementaria ipuin herrikoian oinarrituta. Harrera bikaina jaso zuen filmak.

Lehen Karlistadaren ostean garatzen da istorioa eta bere protagonista errementari euskaldun bat da. Barandiaranek  XX. mendearen hasieran jaso zuen kondaira hau.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)