
3.102 azterketarik hartuko dute parte HABEko B1, B2, C1 eta C2 mailak egiaztatzeko deialdi irekietan
HABEk sustatutako euskara mailak egiaztatzeko deialdi irekiek oso harrera positiboa jaso dute herritarren aldetik. Guztira, 3.102 azterkarik hartuko dute parte B1, B2, C1 eta C2 mailak egiaztatzeko deialdietan. Aurten, deialdi irekiak lehen aldiz zabaldu dira C1 eta C2 mailetara, euskara maila egiaztatu nahi dutenei ahalik eta erraztasun gehien emateko.
Azterketa ireki hauetan parte hartzeko ez da beharrezkoa euskaltegi batean matrikulatuta egotea, eta ezarritako baldintza orokorrak betetzearekin nahikoa da. “Helburua da ahalik eta erraztasun gehien ematea euskara ikasten ari direnei edo beren euskara maila egiaztatu nahi duen edonori. Deialdi irekia iaz egin zen lehenengoz, B1 eta B2 mailetarako, eta aurten C1 eta C2ra zabaldu dugu. Uste dugu bide luzea izango duela deialdi irekien adar berri honek”, azaldu du HABEko zuzendari Jokin Azkuek.
Deialdi irekietako probak urriaren 21a eta abenduaren 2a bitartean izango dira, Barakaldoko BECen, Donostiako Luberri institutuan eta Gasteizko Mendebaldea institutuan. Emaitza orokorrak abenduaren 13an jakinaraziko zaizkie azterketariei. Maila bakoitzari dagokienez, 444 azterketarik eman dute izena B1 maila egiaztatzeko; 1.340k, B2 mailarako; 1.037 lagunek, C1 egiaztatzeko; eta, azkenik, 281 azterketarik, C2 maila egiaztatzeko.
Bestalde, 2017ko HABEko bigarren deialdi itxian 3.976 ikaslek hartuko dute parte, guztiak euskaltegietako ikasleak. Bigarren deialdi honetan B2, C1 eta C2 mailak egiaztatu ahal izango dira. Kasu honetan, 1.378 azterketarik eman dute izena B2 egiaztatzeko; 2.396k, C2 egiaztatzeko; eta, azkenik, 202k, C2 egiaztatzeko. Aurtengo lehenengo deialdi irekian 7.721 ikaslek eman zuten izena: 3.218 ikaslek B2 maila egiaztatzeko; 4.419k, C1erako; eta 354 azterketarik C2rako.
2017ko deialdi irekia
Aztertokia |
B1 |
B2 |
C1 |
C2 |
Guztira |
Bilbo |
262 |
808 |
576 |
86 |
1732 |
Donostia |
78 |
226 |
229 |
141 |
674 |
Gasteiz |
104 |
306 |
232 |
54 |
696 |
Guztira |
444 |
1.340 |
1.037 |
281 |
3.102 |
|
|
|
|
|
|
2017ko HABEko 2. deialdi itxia (euskaltegiei begira)
Aztertokia |
B2 |
C1 |
C2 |
Guztira |
Bilbo |
843 |
1.445 |
88 |
2.376 |
Donostia |
296 |
488 |
84 |
868 |
Gasteiz |
239 |
463 |
30 |
732 |
Guztira |
1.378 |
2.396 |
202 |
3.976 |
.
-
2017-10-16
Comentario de Twitter:
Aurton 3.102 azterketarik hartuko dute parte HABEko B1, B2, C1 eta C2 mailak egiaztatzeko deialdi irekietan https://t.co/VZLDI8t4MT -
2017-10-14
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: 3.102 azterketarik hartuko dute parte HABEko B1, B2, C1 eta C2 mailak egiaztatzeko deialdi irekietan ➡ https://t.co/b76dhiJhOw…