Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa

Ikastetxeei eman beharreko dirulaguntza zuzenak (2010-11-30(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2010.eko azaroak 30

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, gaurko bileran hartu du ondorengo dirulaguntza zuzenak baimentzeko erabakia:

4.033.894 euro 2010. urterako, Euskadiko itunpeko ikastetxe pribatuei, aholkulariaren eta orientatzailearen karguak finantzatzeko asmoz.

1.470.040 euro LOE heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuei, 2010eko ekitaldian haien finantziazioa LOGSE heziketa-zikloenaren antzekoa izan dadin.

3.201 euro, 2010. urterako, Assa Ikastolari irakasleak kontratatuz sasoikako langileen seme-alaben kolektiboaren eskolatzeari arreta emateko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan