Berriak Segurtasuna
Eu

Ertzaintzak ohartarazten du 50 euroko billete faltsu gehiago agertzen ari direla

2017.eko urriak 11

Lehenengo serieko billeteak dira, 2005etik detektatu izan direnak bezala

Ertzaintzak alerta-mezu bat helarazi nahi die herritarrei EAEn 50 euroko billete faltsuak berriz ere ugaritzen ari direla eta. Lehenengo serieko billeteak dira, 2005eko lehenengo kasuetan hauteman zirenak bezala, eta urteetan zehar autonomia-erkidegoko hiru lurraldeetan agertu izan direnak bezala.

Aurtengo lehenengo hilabeteetan, Ertzaintzak nabaritu du 50 euroko billete faltsu gehiago agertzen ari direla Euskadin. Oraingoz, eta urte hasieratik, 31 billete aurkitu dira, Euskadiko geografia osoan barrena banatuta, eta billete gehien hiru hiriburuetan erretiratu dira.  Gasteizen eta Bilbon, zehazki, bosna erretiratu dira, eta Donostian beste hiru. Orion, Zornotzan eta Portugaleten bina billete erretiratu dira, baina adierazi behar da Euskadiko herri askotan erretiratu direla era horretako agiri faltsuak. Lehenengo serieko 50 euroko billeteak dira, 2005ean erretiratu zirenak bezala –ordutik orotara ia 500, eta horietatik 109 Donostian, 72 Gasteizen eta 62 Bizkaiko hiriburuan–, eta xehetasun txiki batzuei erreparatuta detekta daitezke.  

Nola detektatu

Billete bat faltsua den jakiteko, badira arazo handirik gabe azter ditzakegun hainbat ezaugarri, honakoak, esate baterako: ur-marka, papera argitara begiratuz egiaztatu behar dena; holograma, kolore eta irudi ezberdinak sortzen dituena –baita 3D irudiak ere–; mikrotestua eta mikroimprimaketa (billetearen beste aurpegian), lupa batekin ikusten direnak; kalkografia, ukituta hautematen den irudia sortzen duena; eta bat egiten duen motiboa, hau da, zatika inprimatutako irudia, billetea argitara begiratuta bat egiten duena motibo bakarra sortuta.

Segurtasun-haria, hau da, billetea goitik behera zeharkatzen duen eta, argitara begiratuta, billetearen balioa idatzita duen marra, ere azter dezakegu; baita tinta optikoki aldakorra ere, eta horri esker 50 zenbakia bi kolore ezberdinetan ikusiko dugu agiria jiratzean.

Euskadin detektatutako billeteen kasuan, honako xehetasunak begiratu behar ditugu faltsuak diren jakiteko: plantxa-zenbakia –J004G1– guztietan berdina da; bat egiten duen motiboak ez du erabat bat egiten; irudi kalkografikoak ez du erlieberik; eta hologramak ez du irudia aldatzen agiria jiratzean. Atzeko aldean, beheran, tinta optikoki aldakorra ere ez da kolorez aldatzen billetea mugitzean, jatorrizkoetan gertatzen den bezala.

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @pitxona2
    2017.eko urriak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: La @ertzaintzaEJGV alerta de un incremento en la localización de billetes de 50 euros falsos ➡ https://t.co/zlmgnK2Kap https://

  • @narokail
    2017.eko urriak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: .@ertzaintzaEJGV-k ohartarazten du 50 euroko billete faltsu gehiago agertzen ari direla ➡ https://t.co/wbwI7pL72z https://t.co/

  • @JoseLCDB89
    2017.eko urriak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: .@ertzaintzaEJGV-k ohartarazten du 50 euroko billete faltsu gehiago agertzen ari direla ➡ https://t.co/wbwI7pL72z https://t.co/

Komunikabideek behera kargatzeko