Eu

Gobernuak eta Barakaldoko Udalak elkarrekin egindako lanari esker, Desertu Berriko eta Murrietako pasabidea inauguratuta, emakumeentzat segurua ez den puntua ezabatu da

2017.eko urriak 13
  • Josu Erkoreka, Eusko Jaurlaritzako Bozeramailea eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburua, eta Amaia del Campo, Barakaldoko Alkatea, guneko auzokideekin egon dira, inaugurazio-ekitaldiko zinta moztu dutenean
  • Pasabideko obrei berriz ere ekin zitzaien pasa den azaroan, Gobernuaren diru-laguntzari esker; diru-laguntza 1.800.000 euro ingurukoa izan zen
  • Renferen lur azpiko tunelen behin betiko itxiera astelehenean hasiko da, ateen instalazioarekin

Eusko Jaurlaritzako Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu Josu Erkorekak eta Barakaldoko Alkate Amaia del Campok, gaur goizean, Renferen bideak zeharkatzen dituen oinezkoentzako pasabidea inauguratu dute; horren bidez, herrigunea eta Desertu Berria auzoa lotzen dira. Zehazki, Murrietako eta Desertu Berriko auzo-kolektiboek moztu dute pasabide berriaren inaugurazio-ekitaldiko zinta, bi aldeak sinbolikoki lotzen dituen zinta, horrela, behin betiko ezabatuko da Barakaldoko segurtasunik gabeko puntuetako bat, Renfeko tunelekoa.

Pasabideko obrei berriz ere ekin zitzaien pasa den azaroan, duela ia urtebete, Gobernuaren diru-laguntzari esker; diru-laguntza 1.800.000 euro ingurukoa izan zen. Proiektua aitzindaria izan da; izan ere, abian jartzeak hobetu egiten du barakaldarren bizi-kalitatea.

Eraikuntza-obra konplexua izan da trenbidearen trazaduraren gainean lan egin baita. Udalak hasierako proiektua aldatu egin zuen, pasarelako bi sarbideak erabat irisgarriak izan zitezen; beraz, igogailua jarri da Trenbidearen Pasealekuan –Desertu-Berriaren aldean–, eta hori udal-kutxekin ordaindu da.

Obren fase harrigarriena uztailean izan zen, euskarrien gainean pasarelaren tarteak jarri zirenean. Maniobra horretarako, 650 tonako garabia behar izan zen, bi egiturak altxatzeko, bat 33 metrokoa eta bestea 26koa. Horiek osatzen dute, gaur egun, instalazioa.

Pasarelak, beraz, 60 metro ditu trenbide eta kalearen gainetik; horiek kristalez babestu dira eta argia dute. Murrieta kaletik sarbidea emateko, gunea urbanizatu da; horretarako, argiak, barandak eta bankuak jarri dira. Desertu-Berriaren aldean, bi sarbide sortu dira: bat igogailu bidez –Udalak eraiki du– eta, bestea, eskailera eta arrapalaren bidez.

Murrieta eta Desertu Berria auzoetan, urteak daramatzate pasabide segurua eskatzen trenbidearen bi aldeetan. Auzokideen, Eusko Jaurlaritzaren eta Udalaren ahalegina, lana eta ulermena direla-eta, eskari historiko hori bete egin da. 

TUNELA BEHIN BETIKO IXTEA

Pasarela, dagoeneko, amaituta dago, eta orain, pasabide berria martxan da eta behin betiko itxi behar da Renferen lur azpiko tunela. Datorren astean hasiko dira tunelera sartzeko bide bakoitzean ate metalikoa jartzeko lanak; horrela, auzokideek ezingo dute gehiago erabili, baina aukera emango da bertara sartzeko, beharrezkoa denean mantentze- eta garbiketa-lanak egiteko.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @NekaneGartzia95
    2017.eko urriak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Esta mañana se ha inaugurado en #Barakaldo la pasarela entre los barrios de Desertu Berria y Murrieta ➡ https://t.co/wbAgK3Unt5

Ekitaldiko kargudunak
  • Josu Erkoreka Gervasio
    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta Gobernuaren bozeramailea (XI legealdia)
Beste gonbidatu batzuk
  • Amaia del Campo