Eu

Ireki da lan-esperientziaren edo ikaskuntza informalen bidez lanbide-gaitasunak egiaztatzeko epea

2017.eko urriak 11
  •       2017-18 deialdiaren bidez, 1.540 plaza bete nahi dira, 22 profesionaltasun ziurtagirirekin eta lanbide-prestakuntzako titulurekin lotuta

 

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak eta Hezkuntza Sailak lan-esperientziaren edo ikaskuntza informalen bidez  (titulazio ofizialik gabeko ikaskuntzak) eskuratutako lanbide-gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedura deitu du.

Prozedura horren bidez, edozein pertsonak egiazta ditzake bere ezagutzak, gaitasunak eta trebetasunak eta titulu bat eskuratu, profesionaltasun-ziurtagiri bat edo horietako bakoitzaren parte bat.Horrela, pertsona horiek beren prestakuntza-maila eta lanbide-gaitasuna hobetu ahalko dute, enplegagarritasuna eta lanbide-sustapena hobetzeko.

Interesdunek urriaren 20ra arteko epea dute, izena emateko lanbide-heziketan barruan dauden zenbait zentrotan, eta, horrela, jarduera jakin baterako beharrezko gaitasunak ebaluatu, aitortu eta egiaztatuko dituen sisteman parte hartzeko.

2017-18 deialdiaren bidez, 1.540 plaza bete nahi dira, LHko 14 titulurekin eta 8 profesionaltasun-ziurtagirirekin lotuta. Horien artean, nabarmentzekoak dira “Osasun-larrialdiak” lanbide-heziketako titulurako 50 plazen eskaintza.

Era berean, “Mendeko pertsonei etxean arreta soziosanitarioa ematea” profesionaltasun-ziurtagirietarako 300 plazak eta “Mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan arreta soziosanitarioa ematea” profesionaltasun-ziurtagirietarako 300 plazak. Biak dira arautzeko prozesuan dauden okupazioak; beraz, titulazioak eta/edo ziurtagiriak beharrezkoak dira lanpostu batera jotzeko edo hari eusteko.

Prozedura honetan parte hartu nahi duten pertsonek Espainiako nazionalitatea izan beharko dute, Erkidegoko herritarren erregistroaren egiaztagiria edo Europar Batasuneko herritarraren familia-txartela eskuratu behar izan dute, edo Espainian egoitza-baimen baten edo egoitza- eta lan-baimen baten titularra izan behar dute.

Era berean, 18 urte izan behar dira, beteta, edo 20 (gaitasun-mailaren arabera), aurretiaz izena emateko eskabidea egiteko unean, eta deialdiaren azken 10 urtean egiaztatu nahi diren gaitasun-unitateekin lotutako ikaskuntza ez-formala edo lan-esperientzia justifikatu beharko da.

Argibide gehiagorako:

http://www.lanbide.euskadi.eus/informazioa/esperientzia-aitortzea/y94-formacio/eu/

https://ivac-eei.eus/eu/ikasketa-egiaztatzea/egungo-deialdia/

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @EnpleguGizaEJGV
    2017.eko urriak 11

    Comentario de Twitter:
    Acreditación de competencias profesionales a través de la experiencia laboral o mediante aprendizajes no formales 🔗https://t.co/pm4yrjoRsj 🔗

  • @EnpleguGizaEJGV
    2017.eko urriak 11

    Comentario de Twitter:
    Ireki da lan-esperientziaren edo ikaskuntza informalen bidez lanbide-gaitasunak egiaztatzeko epea 🔗 https://t.co/mkfzxwyZbR 🔗

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak