Eu

Ohiko osoko bilkura (2017/10/19)

2017.eko urriak 19

Gai-zerrenda:

- 1. Legegintzako dekretuaren proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomia kontrolari eta kontabilitateari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\10\10\00\0002)

- 2. Euzko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak talde parlamentarioek egindako lege-proposamena, euskal sektore publikoari buruz. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\09\02\02\0016)

- 3. EH Bildu talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, Garoñako zentral nuklearraren eraispenari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\0240)

- 4. Legez besteko proposamen hauek batera eztabaidatu eta behin betiko ebazpena hartzea:

- - EH Bildu talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, Osakidetza onkologian erreferente bilakatzeko eman beharreko urratsen inguruan. (11\11\02\01\0054)

- - Elkarrekin Podemos talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, Donostiako Onkologikoa ospitalea publiko bihurtzeari buruz. (11\11\02\01\0234)

- 5. Euskal Talde Parlamentario Popularrak egindako legez besteko proposamena, Hondarribiko aireportuko pista luzatzeari eta aireportu horren eraginkortasuna bermatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\0253)

- 6. Elkarrekin Podemos talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, Immigraziorako Euskal Estrategia 2020. urteari begira gaurkotzea bultzatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\0244)

- 7. Euskal Talde Parlamentario Popularrak egindako legez besteko proposamena, Euskal Autonomia Erkidegoan lurzoruaren funtzio naturalak eta erabilerak babestu, iraunarazi eta leheneratzeko estrategia egiteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\0201)

2 iruzkin
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak