Berriak Hezkuntza
qrcode

175.000 euro doktoretza-aurreko egonaldietarako diru-laguntzetan (Gobernu Bilera 2017-10-10)

2017-10-10

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuaren proposamenez gaurko bileran onartu du, Ikertzaileak Prestatzeko Doktoretza-aurreko Programa aplikatzen den zentroez bestelakoetan egonaldiak egiteko diru-laguntzak deitzen dituen agindua. 

175.000 euroko diru-kopurua duen deialdi hau gorago aipaturiko Doktoretza-aurreko Programaren onuradun diren ikertzaileei zuzendua da. Ikertzaile hauek lan-kontratu bidezko harremana dute ikerketa zentroekin (unibertsitate edo ikerketa erakundeak, I+G+b-n ahalmen eta jarduera ezaguna dutenak). Ikerketa zentro horiek Doktoretza-aurreko programarako aplikazio-zentrotzat hartzen dira. Hala ere, sarri askotan, doktoretza-aurreko ikertzaileek aplikazio-zentroa ez den beste zentro batean egin ohi dituzte unean-uneko egonaldiak, euren ikerketa-lanaren garapenak hala eskatuta. 

Horrela bada Hezkuntza Sailak diru-laguntza deialdi hau deitzen du, lekualdatzeak edo aldi baterako egoitza-aldaketak egin behar izaten dituzten doktoretza-aurreko ikertzaile horiei osagarri ekonomikoak eskaintzeko helburuz. Egonaldiak unibertsitateetan, ikerketa edo garapen teknologikoko zentroetan eta I + G +b-ko jarduera duten enpresetan egin ahal izango dira, atzerriko zein estatu mailakoetan, betiere aplikazio-zentroarena ez den herri batean kokatuta badaude eta diru-laguntza ematea justifikatuko duen aldi baterako egoitza-aldaketa badakar.

Egonaldien helburua izango da ikertzaileek beren ikerketa zientifiko eta teknikoan izan beharreko prestakuntza hobetzea eta, horretarako, jarduera hauek egitea: ikerketa-jarduerak, ikerketa-proiektuari aplikatzeko teknika berriak ikastea, edo gauzatzen ari den tesi-proiektuaren testuinguruan, prestakuntza zientifikoaren onerako izango den eta tesia garatzeko prozesua sustatuko duen beste edozein ikerketa-jarduera.

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @Open_Govern
    2017-10-10

    Comentario de Twitter:
    175.000 euros para ayudas a estancias predoctorales https://t.co/Dl905HmnbI https://t.co/6KVuCXP70Q

    175.000 euros para ayudas a estancia…

  • Argazkia SN Robot
    @Open_Govern
    2017-10-10

    Comentario de Twitter:
    175.000 euro doktoretza-aurreko egonaldietarako diru-laguntzetan https://t.co/kNyUhBbweU https://t.co/eINyIN46C4

    175.000 euro doktoretza…

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko