Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Eusko Jaurlaritzak baimena eman du Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren eta EAE-ren arteko lankidetza hitzarmena sinatzeko, informazioa trukatzeari buruzkoa (Gobernu Bilera 2017-10-10)

2017.eko urriak 10

Eusko Jaurlaritzak, Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, baimena eman du Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren eta EAEren arteko lankidetza hitzarmena sinatzeko, informazioa trukatzeari buruzkoa.

2017rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko ekainaren 27ko 3/2017 Legeak azken xedapenetako hogeita hamazazpigarrenean ezartzen du hiru hileko epean, indarrean sartzen denetik, lankidetza-hitzarmena formalizatuko dela Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren eta EAEren artean, Gizarte Segurantzako kontingentzia arrunten eta autonomia-erkidego honi ordaindu behar zaizkion lanbide-prestakuntzako kuoten hobariak finantzatzeari buruzko informazio zehatza behar bezala bidaltzeko.

Hitzarmenaren helburu diren datuek, behintzat, informazioa izango dute bereizita, hobari-kolektibo bakoitzeko, eta langile eta enpresak identifikatuta egongo dira, bai eta beren kotizazio-oinarriak eta enplegurako suspertze-programen arabera aplikatzen diren eta Euskal Autonomia Erkidegoari finantzatu beharreko kenkariak ere.

Era berean, hitzarmenaren helburu diren datuek, lanbide-prestakuntzako kuotak direla eta, enpresek Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan finkatutako lan-zentroetan horietarako aplikatzen dituzten hobariak jasoko dituzte.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko