Eu

Zazpi milioi baino gehiago Euskadiko landa guneetan enpresak sortu eta modernizatzeko, kontratazioa bultzatzeko, azpiegiturak hobetzeko eta etxebizitza eskuratzea errazteko (Gobernu Bilera 2017-10-10)

2017.eko urriak 10

Aplikazio eremuan sartzen dira Euskal Herriko Leader udalerri guztiak, hau da, 122 udalerri, non 93.000 biztanletik gora bizi diren 

LEADER gunean sartzen diren udalerriak bultzatu eta garatzeko eta haien dibertsifikazio ekonomia lortzeko 2017an emango diren laguntzak iragartzeko Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak eman duen agindua onartu du Eusko Jaurlaritzak bere azken kontseilu bileran. Euskal Herriko Landa Garapenerako 2015-2020 aldirako Progaramaren barruan Garapen Lokal Partehartzailerako Estrategian finkatu diren helburuak betetzeko, zazpi milioi euro baino gehiago dute guztira, enpresak sortu, handitu eta modernizatzeko, besteren konturako kontratazioak egiteko, azpiegitura eta oinarrizko zerbitzuak hobetzeko eta etxebizitza eskuratzea errazteko. 

Diru laguntza ez-itzulgarritzat jotzen dira laguntza horiek, eta onuradunak izan daitezke pertsona fisiko edo juridikoak, publikoak zein pribatuak, izaera juridikoa edukita zein ez edo edozein eratako unitate ekonomiko edo ondare bereizia, izaera jurdikoa eduki ez arren aurreikusitako proiektuak edo jarduerak egin baditzakete. Aplikazio eremu geografikoan sartzen dira Leader gunean aukeratutako udalerri guztiak (guztira, 122 udalerri, non 93.000 pertsona baino gehiago bizi diren), eta proiektuak 2017ko urtarrilaren 1etik 2018ko abenduaren 31ra arte gauzatu ahal izango dira. 

Lagunduko diren jarduerak 

Hauek dira deialdi honen xede diren lerroak hauek: 

  • Enpresen sorrera (start up) nekazaritzakoak ez diren jardueretarako
  • Enpresak sortu, handitu eta modernitzatzeko inbertsioak.
  • Besteren konturako kontratazioa.
  • Azpiegiturak, oinarrizko zerbitzuak eta udalerriak berritzea.
  • Etxebizitza eskuratzea. 

Baliabide ekonomikoak 

“FEADER” Landa Garapenerako Nekazaritza Fondo Europarraren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura finantzatuko dira laguntzak, 2015-2020 Euskal Herriko Landa Garapeneko Programan ezarritakoaren arabera.

Eskatzaileek dokumentazio orokorra eta laguntza lerro bakoitzerako dokumentazio berezia aurkeztu beharko dituzte, bi aletan, «MENDINET Landa Garapenaren Aurrerapenerako Elkartea»-n, Toki Ekintzarako Taldea baita, agindu arautzaileak zehazten duenaren arabera. Eskaerak aurkezteko epea hamabost egunekoa izango da, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitzen den egunetik hasita; halere, epe hori baino lehen aurkeztutako eskaerak ere onartuko dira, baldin eta deialdiaren ekitaldiaren barruan aurkezten badira.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @gananzia
    2017.eko urriak 12

    Comentario de Twitter:
    Ayudas para crear startups en zonas rurales de Euskadi: https://t.co/8ZnyiRueDi

Komunikabideek behera kargatzeko