
Euskal herritarrek ia 70 milioi euro ordaindu dizkiete administrazio publikoei, “Nire ordainketa”ren bidez, Eusko Jaurlaritzaren doako online zerbitzua (Gobernu Bilera 2017-10-10)
Aurten, euskal herritarrek 335.184 ordainketa egin dituzte, gehienak isunak eta trafiko-tasak, eta ondoren, Bizilagun etxebizitzak alokatzeko programa berriaren fidantzen gordailuak eta Euskadiko hizkuntza-eskola ofizialen matrikulak
Erregistratutako ordainketa-kopuru handiena Euskal Administrazio Publikoarekiko izapideena izan da, baina zenbateko gehienekoak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eginikoak izan dira
Edozein lekutatik, gailutatik eta edozein ordutan, herritarrek beren izapideak atxikitako 190 administrazio publikoekin egin ditzakete, doan eta segurtasun osoz
Eusko Jaurlaritzak martxan jarri du mugikorraren eta tabletaren bertsiora egokitutako diseinua, “Nire ordainketa” zerbitzuaren “Responsive Design”. Edozein gailutatik dago eskuragarri, edozein ordutan eta edozein lekutatik; “Nire ordainketa” onlineko ordainketa-pasarela da, herritarrek zerbitzu horri atxikitako edozein euskal administrazio publikorekin egin beharreko izapideak ordaintzeko. Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu seguru eta doako hau administrazio elektronikoa sustatzeko modua da, eta zerbitzu publikoa modernizatzearen aldeko apustua egiten du, herritarrei erantzun eraginkorra emateko, inolako leihatilatara joan gabe, izapideak ordaintzeko aukera izan dezaten.
Aurten, orain arte, “Nire ordainketa” zerbitzuak 335.184 ordainketa izapidetu ditu, guztira, 69.446.334,43 euro. Ordainketa gehienak tasak eta trafikoko isunak ordaintzeko izan dira. Gero, etxebizitzak alokatzeko Eusko Jaurlaritzaren Bizilagun zerbitzu berriaren fidantzen gordailuak, eta Euskadiko hizkuntza-eskola ofizialetako matrikulak:
2017KO ORDAINKETA NAGUSIAK
(Ordainketa-mota kopuruaren eta zenbatekoaren arabera)
|
ORDAINKETA KOPURUA |
ORDAINKETEN ZENBATEKOA |
TRAFIKOA (TASAK ETA ISUNAK) |
51.678 |
4.227.047,49€ |
BIZILAGUN GORDAILUAK |
3.592 |
3.266.347,44€ |
HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALETAKO MATRIKULA |
29.244 |
1.703.698,11€ |
EGA AZTERKETARAKO TASAK |
9.770 |
219.408,00€ |
GAZTE TXARTELA |
4.773 |
28.638,00€ |
IKASKETA TITULUAK EMATEA |
3.160 |
116.865,23€ |
INDUSTRIA, ENERGIA ETA MEATZE TASAK |
2.198 |
67.660,72€ |
EUSKO JAURLARITZAK EDITATUTAKO ARGITALPENAK |
1.931 |
24.793,39€ |
URRUTIKO LH-KO MATRIKULAK |
1.121 |
55.290,00€ |
ARTE ETA KIROL IRAKASKUNTZAK |
859 |
117.907,37€ |
JOKOAK ETA IKUSKIZUNAK |
759 |
28.176,09€ |
EHAAn IRAGARKIAK ARGITARATZEAGATIKO TASAK |
500 |
191.551,19€ |
LH-KO AZTERKETARAKO ESKUBIDEAK |
476 |
8.352,00€ |
ZEHAPENAK ETA SEGURTASUN PRIBATUA ETA HERRITARREN SEGURTASUNA |
161 |
47.463,20€ |
TASAK:JABETZA INTELEKTUALEKO LURRALDE ERREGISTROKO INSKRIPZIOA |
106 |
525,56€ |
Aurten, orain arte, erregistratutako ordainketa-kopuru handiena Euskal Administrazio Publikoaren zerbitzuekiko izapideena izan da, baina zenbateko gehienekoak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eginikoak izan dira:
2017KO ORDAINKETAK
(Ordainketa-mota zenbatekoaren eta administrazio publikoaren arabera)
|
ORDAINKETA KOPURUA |
ORDAINKETEN ZENBATEKOA |
EUSKAL ADMINISTRAZIO PUBLIKOA |
164.119 |
13.661.499,24€ |
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA |
8.216 |
8.532.532,71€ |
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA |
17.389 |
26.603.152,63€ |
ARABAKO FORU ALDUNDIA |
13.979 |
4.952.793,72€ |
BIZKAIKO TOKI ERAKUNDEAK |
41.006 |
6.252.582,90€ |
GIPUZKOAKO TOKI ERAKUNDEAK |
19.166 |
2.535.355,84€ |
ARABAKO TOKI ERAKUNDEAK |
27.206 |
2.220.174,61€ |
BESTE ERAKUNDE BATZUK |
44.103 |
4.688.242,78€ |
GUZTIRA |
335.184 |
69.446.334,43€ |
ATXIKITAKO INSTITUZIOAK ETA BANKU ERAKUNDEAK
Eusko Jaurlaritzak sustatutako ordainketen plataforma honi atxikitako 190 erakunde publikoak honako hauek dira:
|
ERAKUNDE IGORLEEN KOP. |
EUSKAL ADMINISTRAZIO PUBLIKOA |
8 |
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA |
1 |
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA |
2 |
ARABAKO FORU ALDUNDIA |
3 |
BIZKAIKO TOKI ERAKUNDEAK |
37 |
GIPUZKOAKO TOKI ERAKUNDEAK |
98 |
ARABAKO TOKI ERAKUNDEAK |
25 |
BESTE ERAKUNDE BATZUK |
16 |
Euskadiko finantza-erakunde nagusiak ordainketa-pasarelari daude atxikita; horrela, ordainketak horien bidez egiten dira: Kutxabank, Caixabank, BBVA, Bankia, Banco Popular, Laboral Kutxa, Banco Santander, Sabadell Gipuzcoano, Bankoa Crédit Agricole, eta Caja Rural de Navarra. Erakunde horietako batean ere bezero ez direnek ordainketak Visa, Mastercard eta Maestro txartelen bidez egiten dituzte. Urteko lehen hilabete hauetan, ordainketa gehienak Kutxabanken bidez egin dira: guztira, 133.859 ordainketa; 32.037.879,87 euro.
NIRE ORDAINKETA
“Nire ordainketa” zerbitzua 2000n sortu zen. Estatuan, ordainketarako plataforma aitzindaria izan zen. Harrezkero, erabilera areagotu egin da, bai administrazio publikoen kopuruari dagokionez, bai atxikitako banku-erakundeen kopuruari dagokionez. Iazko aldi berarekin erkatuta, “Nire ordainketa” zerbitzuaren erabilera ia %20 hazi da.
GUZTIRA |
2016 |
2017 |
HAZKUNTZA |
Ordainketa kopurua |
277.620 |
33.5184 |
%17 |
Ordainketen zenbatekoa |
56.179.414,69 € |
69.446.334,43 € |
%19 |
-
2017-10-10
Comentario de Twitter:
Euskal herritarrek ia 70 milioi euro ordaindu dizkiete administrazio publikoei, #NireOrdainketa-ren bidez https://t.co/C7pCB1rfQT #http://… -
2017-10-10
Comentario de Twitter:
La ciudadanía vasca ha abonado casi 70 millones de € a las administraciones públicas a través de #MiPago https://t.co/c7GoE0rsnm #http://e…