Eu

“Belaunaldi-txandaketa bat sustatu behar dugu, euskal merkataritzari bere burua XXI. mendeko gakoetan berrasmatzen lagunduko diona”, dio Retortillok

2017.eko urriak 11

 

  • BERRIZ-Enpresa enpresa-eskualdaketari zuzenduta dago Merkataritza, Ostalaritza eta Ostatuaren sektorean

 

  • Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburu Alfredo Retortillok eta Eusko Ganberetako presidente Pedro Esnaolak programaren finkapena nabarmendu dute, 50 eskualdaketarekin orain arte

 

 

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburu Alfredo Retortillok, Cámaras Vascas/Eusko Ganberetako presidente Pedro Esnaola eta Arabako Ganberako eta Bilboko Ganberako presidente Gregorio Rojo eta José Ángel Corresekin batera, enpresa-eskualdaketako BERRIZ-Enpresa programaren datuak aurkeztu ditu gaur Bilbon.

 

Sailburuak programa horren izaera laguntzailea nabarmendu du; izan ere, “orain ez da mugatzen negozioak sortzeko edo hobetzeko laguntzak ematera, baizik eskualdatze-prozesu guztia monitorizatzen du perspektiba indibidualizatu batetik”.

 

Gazte ekintzaileak sektorearekin konektatzeko gai izan behar dugu, euskal merkataritzari bere burua XXI. mendeko gakoetan berrasmatzen lagunduko dion belaunaldi-txandaketa bat sustatzeko. Berriz-Enpresa urrats bat da bide horretan” esan du Retortillok.

 

Berriz-Enpresa programa

 

Hiru urte eta erdiko funtzionamenduan berrogeita hamar eskualdatze itxi dira. Gainera, 1.000 pertsona saltzaile eta eroslek baino gehiagok adierazi dute beren interesa eta elkarrizketa pertsonalizatuak izan dituzte beren kasua azaltzeko, eta 242 saltzaile eta 426 erosle daude dagoeneko BERRIZ-Enpresari atxikita.

 

Merkataritza, Ostalaritza eta Ostatuaren sektorera zuzendutako BERRIZ-Enpresa berme-zigilu eta segurtasunaren eta fidagarritasunaren sinonimo bihurtu da, negozio bideragarriei jarraipena emateko eta enplegua mantentzeko.

 

Retortillo sailburuak eta Eusko Ganberetako presidenteak programaren indartzea azpimarratu dute; % 100 hazi da 2014an hasi zenetik gaur arte, datu hauetan ikus daitekeen bezala:

 

Benetan egindako eskualdatzeak

 

2014

Araba: 0

Bizkaia: 0

Gipuzkoa: 0

0

2015

Araba: 3

Bizkaia: 6

Gipuzkoa: 4

13

2016

Araba: 5

Bizkaia: 7

Gipuzkoa: 9

21

2017

Araba: 5

Bizkaia: 6

Gipuzkoa: 5

16

Guztira

Araba: 13

Bizkaia: 19

Gipuzkoa: 18

50

 

Saltzaileari zuzendutako zerbitzuak

  • Elkarrizketa pertsonalizatuak

2014

Araba: 12

Bizkaia: 15

Gipuzkoa: 22

49

2015

Araba: 50

Bizkaia: 89

Gipuzkoa: 27

166

2016

Araba: 21

Bizkaia: 104

Gipuzkoa: 62

187

2017

Araba: 21

Bizkaia: 51

Gipuzkoa: 28

100

Guztira

Araba: 104

Bizkaia: 259

Gipuzkoa: 139

502

 

  • Gaur egun prozesuan dauden saltzaileak
    • Atxikitako saltzaileak

2014

Araba: 4

Bizkaia: 5

Gipuzkoa: 8

17

2015

Araba: 26

Bizkaia: 59

Gipuzkoa: 23

108

2016

Araba: 5

Bizkaia: 45

Gipuzkoa: 33

83

2017

Araba: 3

Bizkaia: 19

Gipuzkoa: 13

35

Guztira

Araba: 26

Bizkaia: 77

Gipuzkoa: 69

242

 

Erosle/ekintzaileari zuzendutako zerbitzuak

  • Elkarrizketa pertsonalizatuak

2014

Araba: 5

Bizkaia: 6

Gipuzkoa: 18

29

2015

Araba: 7

Bizkaia: 38

Gipuzkoa: 19

64

2016

Araba: 48

Bizkaia: 203

Gipuzkoa: 64

227

2017

Araba: 20

Bizkaia: 58

Gipuzkoa: 39

117

Guztira

Araba: 80

Bizkaia: 305

Gipuzkoa: 140

525

 

  • Atxikitako erosle/ekintzaileak

2014

Araba: 2

Bizkaia: 5

Gipuzkoa: 11

18

2015

Araba: 15

Bizkaia: 107

Gipuzkoa: 13

135

2016

Araba: 41

Bizkaia: 117

Gipuzkoa: 46

204

2017

Araba: 19

Bizkaia: 38

Gipuzkoa: 12

69

Guztira

Araba: 77

Bizkaia: 267

Gipuzkoa: 82

426

Jarduketak 2017

 

BERRIZ-Enpresaren finkapenarekin jarraitzeko jarduerak sentsibilizazioa eta komunikazioa dute ardatz, pertsona ekintzaile eta erosleei dei egitea azpimarratuta, horiek arduratuko baitira Merkataritza, Ostalaritza eta Ostatuaren sektoreari enpresa-jarraipena emateaz.

Ildo horretan, “Zuk saldu, nik erosi eta negozioak jarraituko dusustapen-kanpainarekin indartuko da programa. Zuzenean iritsiko da euskal saltokietara eta prentsan, irratian eta kanpoan presente egongo da. 

Era berean, bilera teknikoak, jardunaldiak, informazio-hitzaldiak ari dira egiten eta sustapen-plan bat Interneten, sare sozialetan eta blogetan, berrizenpresa.com web-orria eguneratzeaz eta indartzeaz gain.

Eusko Jaurlaritza eta Cámaras Vascas/Eusko Ganberak beste eragile batzuekin ari dira lanean programa horrekin emaitzak lortzeko. Udalak, aldundiak, enpresa-elkarteak, unibertsitateak, lanbide-heziketako ikastetxeak, ekintzaile berriak, garapen-agentziak, Lanbide eta finantza-erakundeak ari dira parte hartzen enpresak eskualdatzeko proiektu honetan Euskadin. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak