“Belaunaldi-txandaketa bat sustatu behar dugu, euskal merkataritzari bere burua XXI. mendeko gakoetan berrasmatzen lagunduko diona”, dio Retortillok
- BERRIZ-Enpresa enpresa-eskualdaketari zuzenduta dago Merkataritza, Ostalaritza eta Ostatuaren sektorean
- Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburu Alfredo Retortillok eta Eusko Ganberetako presidente Pedro Esnaolak programaren finkapena nabarmendu dute, 50 eskualdaketarekin orain arte
Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburu Alfredo Retortillok, Cámaras Vascas/Eusko Ganberetako presidente Pedro Esnaola eta Arabako Ganberako eta Bilboko Ganberako presidente Gregorio Rojo eta José Ángel Corresekin batera, enpresa-eskualdaketako BERRIZ-Enpresa programaren datuak aurkeztu ditu gaur Bilbon.
Sailburuak programa horren izaera laguntzailea nabarmendu du; izan ere, “orain ez da mugatzen negozioak sortzeko edo hobetzeko laguntzak ematera, baizik eskualdatze-prozesu guztia monitorizatzen du perspektiba indibidualizatu batetik”.
“Gazte ekintzaileak sektorearekin konektatzeko gai izan behar dugu, euskal merkataritzari bere burua XXI. mendeko gakoetan berrasmatzen lagunduko dion belaunaldi-txandaketa bat sustatzeko. Berriz-Enpresa urrats bat da bide horretan” esan du Retortillok.
Berriz-Enpresa programa
Hiru urte eta erdiko funtzionamenduan berrogeita hamar eskualdatze itxi dira. Gainera, 1.000 pertsona saltzaile eta eroslek baino gehiagok adierazi dute beren interesa eta elkarrizketa pertsonalizatuak izan dituzte beren kasua azaltzeko, eta 242 saltzaile eta 426 erosle daude dagoeneko BERRIZ-Enpresari atxikita.
Merkataritza, Ostalaritza eta Ostatuaren sektorera zuzendutako BERRIZ-Enpresa berme-zigilu eta segurtasunaren eta fidagarritasunaren sinonimo bihurtu da, negozio bideragarriei jarraipena emateko eta enplegua mantentzeko.
Retortillo sailburuak eta Eusko Ganberetako presidenteak programaren indartzea azpimarratu dute; % 100 hazi da 2014an hasi zenetik gaur arte, datu hauetan ikus daitekeen bezala:
Benetan egindako eskualdatzeak
2014 |
Araba: 0 |
Bizkaia: 0 |
Gipuzkoa: 0 |
0 |
2015 |
Araba: 3 |
Bizkaia: 6 |
Gipuzkoa: 4 |
13 |
2016 |
Araba: 5 |
Bizkaia: 7 |
Gipuzkoa: 9 |
21 |
2017 |
Araba: 5 |
Bizkaia: 6 |
Gipuzkoa: 5 |
16 |
Guztira |
Araba: 13 |
Bizkaia: 19 |
Gipuzkoa: 18 |
50 |
Saltzaileari zuzendutako zerbitzuak
- Elkarrizketa pertsonalizatuak
2014 |
Araba: 12 |
Bizkaia: 15 |
Gipuzkoa: 22 |
49 |
2015 |
Araba: 50 |
Bizkaia: 89 |
Gipuzkoa: 27 |
166 |
2016 |
Araba: 21 |
Bizkaia: 104 |
Gipuzkoa: 62 |
187 |
2017 |
Araba: 21 |
Bizkaia: 51 |
Gipuzkoa: 28 |
100 |
Guztira |
Araba: 104 |
Bizkaia: 259 |
Gipuzkoa: 139 |
502 |
- Gaur egun prozesuan dauden saltzaileak
- Atxikitako saltzaileak
2014 |
Araba: 4 |
Bizkaia: 5 |
Gipuzkoa: 8 |
17 |
2015 |
Araba: 26 |
Bizkaia: 59 |
Gipuzkoa: 23 |
108 |
2016 |
Araba: 5 |
Bizkaia: 45 |
Gipuzkoa: 33 |
83 |
2017 |
Araba: 3 |
Bizkaia: 19 |
Gipuzkoa: 13 |
35 |
Guztira |
Araba: 26 |
Bizkaia: 77 |
Gipuzkoa: 69 |
242 |
Erosle/ekintzaileari zuzendutako zerbitzuak
- Elkarrizketa pertsonalizatuak
2014 |
Araba: 5 |
Bizkaia: 6 |
Gipuzkoa: 18 |
29 |
2015 |
Araba: 7 |
Bizkaia: 38 |
Gipuzkoa: 19 |
64 |
2016 |
Araba: 48 |
Bizkaia: 203 |
Gipuzkoa: 64 |
227 |
2017 |
Araba: 20 |
Bizkaia: 58 |
Gipuzkoa: 39 |
117 |
Guztira |
Araba: 80 |
Bizkaia: 305 |
Gipuzkoa: 140 |
525 |
- Atxikitako erosle/ekintzaileak
2014 |
Araba: 2 |
Bizkaia: 5 |
Gipuzkoa: 11 |
18 |
2015 |
Araba: 15 |
Bizkaia: 107 |
Gipuzkoa: 13 |
135 |
2016 |
Araba: 41 |
Bizkaia: 117 |
Gipuzkoa: 46 |
204 |
2017 |
Araba: 19 |
Bizkaia: 38 |
Gipuzkoa: 12 |
69 |
Guztira |
Araba: 77 |
Bizkaia: 267 |
Gipuzkoa: 82 |
426 |
Jarduketak 2017
BERRIZ-Enpresaren finkapenarekin jarraitzeko jarduerak sentsibilizazioa eta komunikazioa dute ardatz, pertsona ekintzaile eta erosleei dei egitea azpimarratuta, horiek arduratuko baitira Merkataritza, Ostalaritza eta Ostatuaren sektoreari enpresa-jarraipena emateaz.
Ildo horretan, “Zuk saldu, nik erosi eta negozioak jarraituko du” sustapen-kanpainarekin indartuko da programa. Zuzenean iritsiko da euskal saltokietara eta prentsan, irratian eta kanpoan presente egongo da.
Era berean, bilera teknikoak, jardunaldiak, informazio-hitzaldiak ari dira egiten eta sustapen-plan bat Interneten, sare sozialetan eta blogetan, berrizenpresa.com web-orria eguneratzeaz eta indartzeaz gain.
Eusko Jaurlaritza eta Cámaras Vascas/Eusko Ganberak beste eragile batzuekin ari dira lanean programa horrekin emaitzak lortzeko. Udalak, aldundiak, enpresa-elkarteak, unibertsitateak, lanbide-heziketako ikastetxeak, ekintzaile berriak, garapen-agentziak, Lanbide eta finantza-erakundeak ari dira parte hartzen enpresak eskualdatzeko proiektu honetan Euskadin.