Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

EUSKAMPUS aurrera eramateko hitzarmena (2010-11-30(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2010.eko azaroak 30

Erabakia, Hezkuntza Ministerioak eta Euskal Autonomia Erkidegoak berariazko lankidetza-hitzarmena sinatzea baimentzeko, “EUSKAMPUS. Unibertsitate bat, Herrialde bat, Campus bat" proiektua, Universidad del País VascO/Euskal Herriko Unibertsitateak koordinatzen duena, finantzatzeko.

Akordio proposamena, EUSKOKAMPUS proiektua -Euskal Herriko Unibertsitateak lideratua- finantzatzeko Hezkuntza Ministerioarekin lankidetza-hitzarmen bat izenpetzeko baimena ematen duena.

Aldaketa sozial eta ekonomikoak ezagutzan, teknologian eta berriztapenean baina, batez ere, pertsonengan, haien talentuan eta sormenean oinarritutako proiektuak behar ditu, ikertu eta berriztatzeko. Unibertsitatea modernizatzeko Euskokampus proiektu hau, aukeratze-prozesu luze baten ondoren nazioarteko aitortza jaso duena eta, beraz, Nazioarteko Bikaintasun Campusaren kalifikazioa lortu ahal duena, gure herrialdeak, garapen zientifikoan eta ikertzailean aurrera egiteko, behar duen lankidetza horren aparteko adibidea da.

Funtsezko tresna bat da behar dugun unibertsitate hori lortzeko bidean UPV/EHUren eraldatzeko prozesuan: nazioartean homologatzeko moduko estandarrekin etorkizunari begirako profesionalen ikaskuntza lagundu eta zuzenduko duen unibertsitate bat, ezagutzaren mugetan lan egingo duten gero eta ikerketa talde gehiagorekin, aplikazio berriztatzaile eta eraikitzaileen bidez ezagutza berria transferituz, nazioarte mailan jakintzaren sare onenei konektatua, haren zentro eta departamentuetara talentua eta sormena dituzten gazteak erakartzeko gai dena, gure kultur erro anitz eta aberatsetan sostengatutako unibertsitatea.

UPV/EHUren, DICPren eta Tecnaliaren taldekatze estrategiko gisa eratutako proiektua da Euskampus. Baina, gainera, euskal administrazio publiko guztien eta gure enpresa inportanteenen laguntza du, baita, ezin bestela izan, Eusko Jaurlaritzaren laguntza ere.

Gobernu hau ez dago ekimen horren atzetik, aurretik baizik, bultzatzaile nagusienekin lankidetzan jardunez eta haren garapena sustatuz. Horregatik, gaur izan den bileran, gobernu honek hartu du proiektu hori finantzatzeko Hezkuntza Ministerioarekin hitzarmen espezifiko bat izenpetzeko erabakia. Izenpetu ondoren, Ministerioak lau milioi euroko mailegu bat, % 1,4ko interesarekin eta hamabost urtetan, gabealdiaren hiru barne, amortizatzeko epe batekin, emango dio Administrazio honi, finantzatu ahal izateko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan