Berriak Hezkuntza
Eu

Seatek 10 auto eman dizkio Euskadiko Lanbide Heziketari

2017.eko urriak 10

Seat auto fabrikatzaileak 10 ibilgailu eman dizkio gaur goizez Euskadiko Lanbide Heziketari. Errenteriako Don Bosco Lanbide Heziketako ikastetxean burutu da autoak emateko ekitaldia, eta bertan parte hartu dute Jorge Arevalo, Lanbide Heziketako sailburuordeak, eta Ramon Paredes, Espainiako Seat eta VW Taldeko Gobernu eta Erakunde Harremanetarako presidenteorde eragileak.

Ekitaldian izan dira, halaber, egun Euskadin automozioaren arloan eskaintzen diren hiru heziketa-zikloak irakasten dituzten ikastetxeetako zuzendariak ere. Erdi mailako zikloen artean Ibilgailuen elektromekanika eta Karrozeria graduak ematen dira, eta goi mailakoen artean berriz, Automozio zikloa. Euskadin 10 ikastetxe publikok eskaintzen dituzte ziklo hauek, eta auto bana jasoko dute ikastetxeok.

  • Bizkaian: Eskurtze LHII, Iurreta LHII, Emilio Campuzano LHII, Fadura LHII, San Jorge LHII eta Bidebieta LHII
  • Gipuzkoan: Meka LHII, Aretxabaleta LHII eta Don Bosco LHII
  • Araban, Mendizabala LHII

Bere hitzaldian, SEATeko arduradun Ramon Paredesek nabarmendu du zein garrantzia duen formaziorik onena sustatzeak. “Ikasleek prestakuntza bikaina jasotzeko behar dituzten erreminta guztiak izan ditzaten gure esku dagoen guztia eskaini nahi dugu. Gure ekoizpen zentroetatik atera berri diren hamar auto hauekin, autorik berrienen teknologia nolakoa den ikasi eta esperimentatu ahal izango dute ikasleek”.

Lanbide Heziketako sailburuorde Jorge Arevalok, bestalde, autoen dohaintza eskertu dio Seati. Arevaloren esanetan, “publiko eta pribatuaren arteko elkarlana formula egokia da ikasleen prestakuntza indartzeko, eta honela enplegagarritasun handiagoa lortzeko. Prestakuntza horrek, gainera, gure enpresen benetako beharrei erantzuna ematen die, lehiakortasuna hobetzen lagunduz”.

Egun, 1.200 ikasle inguru ari dira Euskadin automozioaren inguruko zikloetan trebatzen. Ziklo hauek barne hartzen dituen arloa –Garraioa eta Ibilgailuen Mantenua- Euskadiko Lanbide Heziketaren eskaintzan eskaerarik gehien duen arloetako bat da. 

10 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jgabiola1
    2017.eko urriak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @jarevalo_FP: SEAT @tuSEAT dona 10 coches Cupra, Ateca y Mii a @FPeuskadi, para prácticas en automoción. https://t.co/4peLFaBBnc https:/…

  • @IkaslanEuskadi
    2017.eko urriak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @jlnazabal: Seatek 10 auto eman dizkio Euskadiko Lanbide Heziketari https://t.co/CgOIwXfvNI

  • @jlnazabal
    2017.eko urriak 11

    Comentario de Twitter:
    Seatek 10 auto eman dizkio Euskadiko Lanbide Heziketari https://t.co/CgOIwXfvNI

  • @NuriaLdGA
    2017.eko urriak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @jarevalo_FP: SEAT @tuSEAT dona 10 coches Cupra, Ateca y Mii a @FPeuskadi, para prácticas en automoción. https://t.co/4peLFaBBnc https:/…

  • @FaduraMediacion
    2017.eko urriak 11

    Comentario de Twitter:
    Seat dona 10 coches a la Formación Profesional de Euskadi https://t.co/Z5WjQI9bnm

  • @IruneVicuna
    2017.eko urriak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @jarevalo_FP: SEAT @tuSEAT dona 10 coches Cupra, Ateca y Mii a @FPeuskadi, para prácticas en automoción. https://t.co/4peLFaBBnc https:/…

  • @asociacionamits
    2017.eko urriak 10

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Seat dona 10 coches a la Formación Profesional de Euskadi https://t.co/SDc7IxWLmp

  • @francescdg
    2017.eko urriak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @jarevalo_FP: SEAT @tuSEAT dona 10 coches Cupra, Ateca y Mii a @FPeuskadi, para prácticas en automoción. https://t.co/4peLFaBBnc https:/…

  • @aarranzcad
    2017.eko urriak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @jarevalo_FP: SEAT @tuSEAT dona 10 coches Cupra, Ateca y Mii a @FPeuskadi, para prácticas en automoción. https://t.co/4peLFaBBnc https:/…

  • @IkaslanEuskadi
    2017.eko urriak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: .@tuSEAT auto fabrikatzaileak 10 ibilgailu eman dizkio gaur goizez Euskadiko Lanbide Heziketari ➡ https://t.co/RQEJbZHs6p https…

Ekitaldiko kargudunak