Berriak

Madrilgo euskal etxeko Euskal Jaiaren zortzigarren edizioa, eguzkiaz eta jendez beterik

2017.eko urriak 09

Madrilgo euskal etxeak 2017. urteko Euskal Jaia ospatuko du joan den larunbatean, urriak 7. Jaiaren zortzigarren edizioa izan da, Retiro parkean egin da eta bertan Madrilgo euskaldunak eta euskal kulturaren zaleak bildu dira. Oso eguraldi on batekin eta jendez gainezka pasa da eguna. Ekitaldian Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria Gorka Álvarez Aranburuk ere parte hartu du.  

Euskal Jaia estropadekin hasi da goizeko hamarretan Retiro parkeko urmaelean eta Madrilgo batelak irabazi du, Euskaditik etorritako tripulazioen aurretik. Horren ondoren, eguerdiko  lehenengo emanaldia Kukai dantza taldearena izan da. Hipnotikoa, dantzarien mungimenduek jendea aho bete hortz utzirik. Gero musikariei tokatu zaie, trikitixa eta soinuarekin euskal musika-tresna tradizionalei begirakada garaikidea emanez, jendea animatuz eta dantzan egiteko mugiarazten.

Bazkaltzeko orduan Pariseko Euskal Etxeko presidenteak, Sébastien Daguerrek, Eusko Jaurlaritzako zuzendariak, Gorka Álvarez Aranburuk, Madrilgo euskal etxeko kideek, arraunlariek, dantzariek eta musikariek Madrilgo euskal etxeko “txokoan” jan dute.

Arratsaldean Madrilgo euskal etxeko Orfeoiaren ordua izan da, Retiroko “Casa de Vacas” aspaldiko behitegiaren auditorioan. Gero, kanpoko eskenatokian, Pauline eta Juliette Iparraldeko bikoteak kontzertua eskaini du, euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez abestiak kantatzen. Horren ondoren Briganthya taldearen musika keltiarrak eman dio amaiera jai egun borobilari.

2 iruzkin
  • @Open_Govern
    2017.eko urriak 09

    Comentario de Twitter:
    Madrilgo euskal etxeko #EuskalJaia-ren zortzigarren edizioa, eguzkiaz eta jendez beterik https://t.co/QiGKx2j3Y5 https://t.co/qlQU863CRL

  • @Transparent_Red
    2017.eko urriak 09

    Comentario de Twitter:
    Madrilgo euskal etxeko #EuskalJaia-ren zortzigarren edizioa, eguzkiaz eta jendez beterik https://t.co/XH2RGjCmqa https://t.co/AqsDTwmRTJ

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak