Eu

Eskualdeen eta Hirien Europako Asteak arreta berezia eskaini die gazteei eta adinekoen zahartze aktiboari

2017.eko urriak 09
  • Gaurtik, astelehena, hilak 12ra arte, osteguna, Bruselan
  • Euskadik esperientziak partekatu ditu Eskoziarekin eta Txekiarekin

 

VG 09 10 17

Gaur hasten da Bruselan Eskualdeen eta Hirien Europako Astea; bertan, gazteriaren eta adinekoen inguruko aipamen zuzenak egingo dira, horiek baitira Europako Batzordeak garatutako gizarte-politiketan helburu nagusi. Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak biharko, astearterako, “Zahartze aktiboaren erronka”ri buruzko eztabaida nabarmendu du; Donna Henderson-ek koordinatuko du.

 

Topaketa bihar izango da, Bruselan, eta zahartze aktiboari buruzkoa izango da; Zahartze Aktiborako eta Osasungarrirako Berrikuntzako Europako Elkartean (EIP on AHA) parte hartzen duten zenbait euroeskualderen lana aztertuko da; bertan, Europako herritarren beharretarako berrikuntzarekin konpromisoa duten eskualde, industria, ikerketa-erakunde eta amaierako erabiltzaileen erakunde ugari batzen dira.

 

Europar Batasuneko hiri eta eskualdeek zahartze aktiborako eta osasungarrirako berrikuntzan oinarritzen diren ikuspegi integralak ezartzen dituzte, eta berrikuntzan itoguneak gainditzeko informazioa eta jardunbide egokiak partekatzen dituzte. Erreferentziazko lau euroeskualderen arteko lankidetza estuari esker –Euskal Autonomia Erkidegoa, Norrbotten (Suesia), Olomouc (Txekia) eta Eskozia–, lankidetzan jarduteko tresna garatu da, arreta integratuko irtenbide berritzaileen ekarpenean izandako bilakaera ebaluatzeko”, esan du Artolazabalek.

 

Eztabaidan, eskualdeetako politiken eta profesionalen ikuspegiak izango dira, eta ikuspegi berritzaileak garatzeko eta ezartzeko eskualdeko esperientzia partekatuko da. Donna Henderson-ek, topaketaren zuzendariak, izan ditu, dagoeneko, zenbait lan-jardunaldi Eskoziako eta Euskadiko euskal ordezkaritza teknikoarekin.

 

Euskadik akordio memorandum bat sinatu zuen euroeskualde horien artean, adinekoei eta gizarte- eta osasun-eremuari dagokienez, eta, biharko hitzorduan, Reference Sites-i buruzkoa aztertuko da.Zerbaitegatik lortu zuen Euskadik “laugarren izarra”, eremu horretan eginiko lanagatik. Proiektu honetan, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako eta Osasun sailek ekimenak partekatzen dituzte Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera.

 

Eskualdeen eta Hirien Europako Asteak 15 urte bete ditu, eta gaur hasten den edizio honetan, EBeko eskualdeko eta hiriko politikak datozen urteetan izango dituen erronkak aztertuko ditu. Europaren etorkizunari buruzko eztabaida Erromako Itunen urteurrenarekin hasi zen (martxoan), eta 2017an garatuko da. Astea aukera bat da, EBko eskualdeek eta hiriek eztabaida horretan laguntzeko eta adibide politiko nagusiak eta ekarpenak elikatzeko, eskualdeen eta hirien ikuspegitik, Europaren etorkizunari forma emateko.

 

Gainera, Europako Asteak EB 2020-2026ko urte anitzeko finantza-kohesioari eta -esparruari buruzko txostena eztabaidatuko du, eta eskualdeek eta hiriek kohesio politikoaren eta landa-garapenaren inguruko ondoko legegintzako proposamenen eta aurrekontuaren gainean dituzten iritziak aurkeztuko ditu.

 

Europako eskualdeek eta hiriek erronka handiak dituzte. “Eskualdeak eta hiriak etorkizun hobearen alde lan egiten” izenburu nagusiarekin, Asteak hiru azpigai izango ditu: Eskualde eta hiri erresilienteak eraikitzen - #LocalResilience;  Eskualdeak eta hiriak aldaketarako eragile gisa - #TakeAction; eta Ezagutzak partekatzea emaitzak eskuratzeko - #SharingKnowledge

 

Youth4Regions

Europako Batzordeko Eskualdeko eta Hiriko Politikaren Zuzendaritza Nagusiak estatu kide guztietako kazetaritzako ikasleak animatzen ditu Eskualdeko Garapeneko eta Kohesioko Europako Funtsek batera finantzatutako bizitza errealeko proiektuen inguruan komunikatzeko.

 

Aurten, lehenengoz, Europako Batzordeak ikasleen artean lehiaketa bat egingo du, Europa osoko komunikabideen inguruan. Irabazleei Bruselara joateko aukera eskainiko zaie, Eskualdeen eta Hirien Europako Asteko baliabideen programaren barruan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak