Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Gazte-erakunde eta -instituzioek iradokizunak egin dituzte Eusko Jaurlaritzaren Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren hurrengo IV. Gazte Planerako

2017-10-07
  • Gazteria Zuzendaritzak antolatutako Work-coffeak
  • Ander Añibarro: “emantzipazioa eta autonomia, bizi osasungarria, ongizatea, berdintasuna eta gizarteratzea, hezkuntza, parte-hartzea eta gizarte-konpromisoa; helburuak ezarri eta ekimen positiboak egiten ditugu

VG 07 10 17

Egunotan, Eusko Jaurlaritzak Lakuan duen egoitzan, work coffeeak edo lan-topaketak antolatu dira, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren IV. Gazte Plana zehazteko ekarpenak jasotzeko; plana urte-amaieran onetsiko du Eusko Jaurlaritzak.

 

Topaketetan, Eusko Jaurlaritzaren zuzendaritzek, foru-aldundiek, udalek, Eudelek eta Gazteriaren Euskal Kontseiluak parte hartzen dute, eta iradokizunak eta proposamenak egiten dituzte, Planaren arlo bakoitzean.

 

Ander Añibarro Eusko Jaurlaritzako Gazteriako zuzendariak azaldu du “lan-jardunaldi horietan eztabaida-mahaiak egiten direla eta, horietan, erakundeetako ordezkariek beren ideiak azaltzen dituztela, 20 minutuan, eta honako gai hauek dituztela hizpide: emantzipazioa eta autonomia, bizi osasungarria, ongizatea, berdintasuna eta gizarteratzea, hezkuntza, parte-hartzea eta gizarte-konpromisoa. Hori guztia kontuan hartuta, helburuak ezarri eta ekimen positiboak egiten dituztela esan du.

 

Datorren asteartean, Euskadiko Gazteria Kontseilua izango da lan-tailerreko protagonista eta, asteazkenean, Eudel eta foru-aldundiak.

 

 

Iruzkin bat
  • @lanbideejgv
    2017-10-10

    Comentario de Twitter:
    Instituciones y organizaciones juveniles aportan sugerencias para el próximo IV Gazte Plana https://t.co/eWWwKxHiCq https://t.co/87lASrhtDC

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)