Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Ernesto Sainz-Lanchares Agurainen: “euskal herritarrek nahi beste seme-alaba izateko erraztasunak behar dituzte”

2017.eko urriak 07

 

  • Eusko Jaurlaritzako Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria azken urtean jaio diren 55 aguraindarrei harrera egiteko ekitaldian
  • 55 jaiotza (27 gizonezko eta 28 emakumezko), eta 5.091 biztanle, guztira. 0 eta 17 urte bitarteko herritarrak guztizkoaren % 21,3 dira.

 

Agurain (Araba) 07 10 17

Ernesto Sainz Lanchares Eusko Jaurlaritzako Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariak eta Aguraingo alkateak, gaur goizean, zinegotzi eta udal-ordezkari batzuekin batera, udalerrian erroldatuta dauden eta 2016ko urritik gaur, larunbata, arte jaio diren ume guztiei harrera egiteko ekitaldian parte hartu du.

 

“Ekitaldi sinbolikoa izan da. Zehazki, Familietan eta Haurretan Inbertitzeko Euskal Estrategian ari gara lanean Eusko Jaurlaritzako Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzan eta, bertan barruan, familiek Euskadin bizi duten egoera aztertzen dugu, epe ertain eta luzera aurrez aurre ditugun erronkak markatzen ditugu eta botere publikoen zeregina zein den ikusten dugu, euskal herritarrek nahi beste seme-alaba izateko funtsezko helburuarekin, kontuan izanik oraintsu eginiko inkestek diotela ez dutela nahi beste seme-alaba”, esan du Sainz-Lancharesek.

 

Agurainen, azken urtean, 55 jaiotza (27 gizonezko eta 28 emakumezko) zenbatu dira, eta 5.091 biztanle dira, guztira. 0 eta 17 urte bitarteko herritarrak guztizkoaren % 21,3 dira. Gaur goizean Santa Maria plazan egin den topaketan, opari txiki bat eman zaie azken urtean jaio diren txiki guztiei.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)