Eu

Euskadi gastronomiaren kalitate eta berrikuntzaren erreferente gisa San Sabastian Gastronomika azokan

2017.eko urriak 06

Gaur goizean San Sebastian Gastronomika - Basque Country azoka aurkeztu da. Azoka Donostiako Kursaalean egingo da, urriaren 8tik 11ra bitartean. San Sebastian Gastronomika - Basque Country prestigio ezaguneko hitzordu gastronomikoa bihurtu da, eta bisitan datozkigun profesional eta zale ugariei bere nortasuna, kultura eta produktuak erakusteko aukera ere bada Euskadirentzat.

Beste urte bat gehiago, Eusko Jaurlaritzak azoka hau babestu du. Euskal nekazaritzako elikagaiak sustatzeko eta nazioartera zabaltzeko Berriki abiarazi den Euskadiko Gastronomia eta Elikadura Plan Estrategikoak jasotzen duen estrategiaren baitan sartu du babes hau Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Orozek.

Eusko Jaurlaritzak EUSKADI BASQUE COUNTRY estandaren bitartez parte hartuko du azokan, eta estand horretan Arabako Errioxako ardo ugari egongo dira, programatuta dauden hainbat dastaketa artistiko egiteko. Bertako kalitateko produktuen sustapena ere egingo da, izan ere, Basque Culinary Centerreko ikasleek prestatutako menuetan produktu horiek erabiliko dira.

San Sebastian Gastronomika azokaren edizio honetan, India izango da herrialde gonbidatua. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailak eta Euskadiko Elikadura Klusterrak topaketak antolatu ditu herri honetako erakunde eta enpresekin, nekazaritzako elikagaien alorrean alde biko lankidetzarako aukerak aztertzekoa. Bilerak urriaren 9an egingo dira, eta bertan Indiako ordezkaritzak azalduko du zer abantaila eta negozio aukera eskaintzen ditu bere herrialdeko elikagaien eta gastronomiaren merkatuak euskal industriarako.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak