Eu

Artolazabal: “enplegua bilatzen ari direnentzako gizarte-babes maila, Euskadin, gure inguruan baino handiagoa da”

2017.eko urriak 06
  • “Konpromisoa dugu langabezian dauden pertsona guztiekin, lan egiten duten eta baliabide nahikorik ez dutenekin, eta enplegu hobearen bila ari direnekin”
  • Euskadik, 2010etik, enplegu-politika aktiboen lan- eta kudeaketa-bitartekaritzako funtzioak betetzen ditu.
  • “Politika aktiboek lana aurkitzeko zailtasun gehien duten pertsonen enplegu-aukerak areagotzen dituzte”.
  • ETEak, ekonomia soziala eta tokiko garapena; ekintzailetzaren sustapena; gazteen enpleguaren sustapena; enplegurako prestakuntza; laneratzeko pizgarriak; errehabilitaziorako Renove programa; enplegu publikoa; enpleguaren kalitatearen hobekuntza; eta euskal enplegu-sistemaren hobekuntza.
  • Gaur egun, Euskadin, duela urtebete baino 12.070 langabe gutxiago dago, eta 20.516 pertsona gehiago daude Gizarte Segurantzan alta emanda.

VG 06 10 2017  

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak azaldu du “enplegua bilatzen ari direnentzako gizarte-babesaren maila, Euskadin, gure inguruan baino handiagoa dela.  Jarraitzen dugu egoera hobetzen eta emaitzek hala erakusten dute. Konpromisoa dugu langabezian dauden pertsona guztiekin, lan egiten duten eta baliabide nahikorik ez dutenekin, eta enplegu hobearen bila ari direnekin”.

 

Legebiltzarrean esan dituen hitzetan, Eusko Jaurlaritzak autonomia-erkidegoan langabezian dauden pertsonen enplegua sustatzeko garatzen dituen neurriak zehaztu ditu, eta Artolazabalek gogora ekarri du “langabeziako prestazio-sistema Estatuaren eskumena dela”.

 

“Langabezia da jasan dugun krisi ekonomikoa hoberen erakusten duena, eta eraginpean dauden pertsonentzako beste arazo batzuen hasiera da. Langabeziagatiko Estatuko babes-sistemaren ardatz nagusia langabezia-egoeretan soldataren galera konpentsatzeko laguntzako prestazioa da”, esan du Artolazabalek.

 

Artolazabalek Euskal Ganberan azaldu du “laguntza ematen dela –oinarri arautzailearen % 70 lehen sei hileetan eta % 50 zazpigarren hiletik–, gutxienez 360 egun kotizatu direnean aurreko sei urtean, eta beste bi urtez luza daitekeela, kontuan hartuta horrek mugatu egiten diela iraupen laburreko enpleguak dituzten kolektiboei ordaindutakoaren araberako babesera jotzea.  Lan-txandakatze handia eta kontratuen iraupen eskasak eragotzi egiten du, batzuetan, nahikoa kotizatzea, langabeziako prestazio bat kobratzeko eskubidea izateko eta bereziki eragiten diela emakume eta gazteei”.

 

Subsidioak direla eta, langabeziako inolako prestaziorik jasotzen ez duten langabeei zuzenduta daude. Gutxiago da eta iraupena askotarikoa, baina, nolanahi ere, aldi baterako”, esan du sailburuak.

 

Beatriz Artolazabalen hitzen arabera, “nabaria da Estatuko babes-sistema mugatua dela eta nahikoa ez dela.Errealitate horren aurrean, Eusko Jaurlaritzak uste du ezinbestean izan behar direla tresna publikoak, besteak beste, gure diru-sarrerak bermatzeko errenta, defizit hori konpentsatzeko. Euskadin, datuek hala erakusten dute, diru-sarrerak bermatzeko errentak lortu du krisi ekonomikoak eragindako pobrezia-egoerak arintzea”.

 

Era berean, gogorarazi du “Eusko Jaurlaritzak langabeziagatiko prestazioaren kudeaketa ekonomikoa transferitzea aldarrikatzen duela, Zubia Txostenean ageri bezala, kontuan hartuta oraintsu eguneratu dela eta eman zaiola Legebiltzar honi. Bertan jaso da Euskadik, 2010etik, enplegu-politika aktiboen lan- eta kudeaketa-bitartekaritzako funtzioak betetzen dituela”.

 

“Txosten horretan jaso da langabeziagatiko gizarte-babesaren sistemaren kudeaketa eskualdatuta –prestazio bereziak barne, bai eta subsidioak ere–, hobetu egingo dela autonomia- eta estatu-mailako administrazioen arteko koordinazioa enplegu-politikan. Enplegua bilatzen ari direnentzako gizarte-babes maila, Euskadin, gure inguruan baino handiagoa da”.  Egoera hobetzeko lanean ari gara, eta emaitzek hala erakusten dute”, esan du.

 

Langabeziaren beherakada

Artolazabalek gogoratu du “LANBIDEren bulegoetan inskribatuta dagoen langabe-kopuruak behera egin duela, 1.164 pertsona gutxiago direla, eta guztira 132.046; beherakada, termino erlatiboetan, % 0,87koa izan da.  Urte arteko saldoak erakusten du beherakada egon dela, 12.070 langabe gutxiago eta 20.516 pertsona gehiago altan Gizarte Segurantzan. Hilabete batzuez langabeziaren urte arteko beherakadaren erritmoan dezelerazio arina nabarmendu da, baina, horren ondoren, azken hilabetean bilakaera positiboagoa izan da”.

 

"Datu positiboek bide horretatik jarraitzera bultzatzen gaituzte, baina ezin dugu ahaztu oraindik pertsona batzuk Euskadin egoera konplexuetan bizi direla, eta horiei arreta eskaini behar diegu, inor atzean gera ez dadin. Kontziente gara egoera txarrenetan daudenekin dugun konpromisoaz”, esan du sailburuak.

 

Artolazabalek Lanbideren analisi bat komentatu du; horren arabera, “irailean langabezian zeuden pertsona guztietatik, % 28,9 langabeziako prestazioren edo sorospenen bat jasotzen ari da. Hau da, % 71,1k ez du Estatuaren prestaziorik jasotzen.    Baina horrek ez du esan nahi Euskadin pertsona horiek babesik gabe geratzen direnik. Nirekin ados egongo zarete, ziurrenik, gure euskal babes-sistemak laguntza hori jasotzeko eskakizunak betetzen dituzten egoeretan eragin positiboa duela esatean”.

 

Prestazioak

“Gure diru-sarrerak bermatzeko sistemaren prestazioak arrisku-egoera larrienean dauden biztanleetan zuzenen zentratzen direnak dira: DSBE/EOP/GLL gastuaren % 96,6 kolektibo horretara heltzen da.  Lanbideren datu horien arabera, eta kontuan hartuta DSBEa jasotzen dutenen kasuistikak, erkidegoan langabezian dauden eta babesik ez duten pertsonen ehunekoa % 24,81ekoa da, langabezian dauden pertsona guztien artean.   Babesik ez izateak ez du esan nahi beharra dagoenik”, esan du Artolazabal.

 

Sailburuak esan du “irailean, 38.206 langabek, aurreko hilean baino 1.451 gutxiagok, kobratu dutela langabeziako prestazioren bat. Gaur egun, langabe guztien % 28,9k gizarte-prestazio horretarako eskubidea du. 21.776 langabek, guztizkoaren % 16,5ek, ordaindutakoaren araberako prestazioa jasotzen dute, eta 16.430 langabek langabezia-sorospenen bat kobratzen dute”.

 

2017 ekitaldirako hobariak finantzatzeko bideratutako zenbatekoak 149.411.260 milioi euroko aurrekontu-zuzkidura du, enpresek enplegua sustatzeko eta sortzeko neurriengatik aplikatzen dituzten Gizarte Segurantzaren kuotetan hobariak ordaintzeko. Bi kontzeptu dira: Enplegurako hobariak kontratazio berriengatik (Kontingentzia arruntengatiko kuoten hobariak) eta Enpresarentzako hobariak prestakuntzagatik. (Lanbide-prestakuntzagatiko kuoten hobaria.

 

Artolazabal sailburuaren iritziz, “euskal babes-sistema zuzenbide bikoitzean oinarritzen da: alde batetik, laguntza ekonomikoan eta, bestetik, laneratzean, enplegu-politika aktiboen bitartez. Eusko Jaurlaritzak enplegu-politika aktiboen eta diru-sarrerak bermatzeko prestazioen eta etxebizitzako prestazio osagarriaren programak garatzen ditu, euskal familien beharrei erantzuteko”.

 

“Baliabide ekonomikoen mobilizazioa dela eta, Eusko Jaurlaritzak, beste euskal erakunde batzuekin batera, 2012aren eta 2015aren artean, 2.300 milioi euro inbertitu ditu inklusiorako gizarte-politiketan, eta 1.300 milioi, enplegu-politika aktiboetarako. Erkaketa egiteko, Euskadin gure inguruneko erkidegoetan baino gehiago inbertitu dugu diru-sarrerak bermatzeko prestazioetan. Zehazki Estatuaren babes-sistema orokorraren mugek ematen diote zentzu soziala Euskadiko diru-sarrerak bermatzeko sistemari”.

 

Enplegu Politika Aktiboak

“Enplegu Politika Aktiboak lana aurkitzeko zailtasun gehien duten pertsonen enplegu-aukerak areagotzeko funtsezko tresna dira”. Horretarako, gure lanak bederatzi eremu hartzen ditu: ETEak, ekonomia soziala eta tokiko garapena; ekintzailetzaren sustapena; gazteen enpleguaren sustapena; enplegurako prestakuntza; laneratzeko pizgarriak; errehabilitaziorako Renove programa; enplegu publikoa; enpleguaren kalitatearen hobekuntza; eta euskal enplegu-sistemaren hobekuntza”, esan du Beatriz Artolazabalek.

 

“Bereziki, gure konpromisoa gazteen langabezia murriztea da, 45 urtetik gorakoengan eragina duena gutxitzea, eta emakumeen enplegura jotzeko aukerak areagotzea eta iraupen luzeko langabezia murriztea. Hainbat dira lan-aktibaziorako programak eta ekimenak eta, hori horrela, lanean jarraitzen dugu, Lanbidek emaitza-tasa hobeak lor ditzan eta Europako lehen herrialdeek dituztenetara hurbiltzeko; horretarako, pertsonetan eta enpresetan esku hartzen duen eredu berria ezarriko dugu, modernoa eta eraginkorra”, esan du.

 

Artolazabalek zera esan du: “gazteak itzultzeko eta langabezian dauden gazteentzako kontratazioaren eta prestakuntzaren programaz gainera, langile okupatuak eta enplegura jotzeko zailtasunak dituzten langabeak gizarteratzeko eta laneratzeko Proiektu Bereziak Garatzeko Laguntzak sustatzen ditugu; Enpleguko Tokiko Planak diskriminazio positiboarekin kolektibo ahulentzat, eta enplegurako prestakuntzara bideratutako zenbait ildo, gaur egungo lan-merkatuak eskatzen dituen trebetasun eta gaitasunak garatzeko”.

 

“Benetan uste dut diru-sarrerak bermatzeko sistematik eta gizarteratzeko sistematik duintasuna ematen diegula onuradunei. Sistema honek ekarpena egiten die justizia sozialari, kohesioari eta integrazioari, giza garapenari eta balio kalkulaezineko gizarte aurreratuaren adierazleei, eta beharbada Europaren alde honetako arreta eta enplegu-politika onenetakoa izango da. Hori dela eta, horretan lanean jarraituko dugu.  Euskal gizarte-babeseko sistemak ez du inor atzean uzten”, esan du Artolazabalek.

 

Langabezian dagoen eskatzaile-kopuruak % 23,3 egin du behera 2015eko urtarriletik 2017ko irailera, eta Estatuaren sorospen-motaren bat jasotzen duen pertsona-kopuruak % 36,9 egin du behera aldi horretan. “Zorionez, suspertze ekonomikoa ere aukerak ematen ari da pertsona kronifikatuenentzat. Eusko Jaurlaritzaren iritziz, aitzindaria da langabeziaren tasa % 10etik behera murriztea. Gipuzkoa ari da zifra horretara hurbiltzen, eta laster Araba eta Bizkaia ere hurbilduko dira”, esan du amaitzeko.

 

 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Open_Govern
    2017.eko urriak 06

    Comentario de Twitter:
    Comparecencia para detallar las medidas que desarrolla el Gobierno para promover el empleo a las personas en paro https://t.co/TLioMrv6ie

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak