Eu

Ernesto Sainz: “Familia-erantzunkidetasuna, gurasotasun positiboa eta familia-bitartekaritza dira politika publikoen oinarrizko hiru euskarri familia-arloan”

2017.eko urriak 06

-        ‘Guraso Erantzukizunaren V. Jardunaldia: zaintza partekatua eta adingabearen interesa defendatzea’

-        “Seme-alaben garapen psikoemozionala eman diezaiekegun zaintzaren kalitatearen araberakoa da"

Ernesto Sainz Eusko Jaurlaritzako Familiako eta Aniztasuneko zuzendariak gaur goizean esan du “familia-erantzunkidetasuna, gurasotasun positiboa eta familia-bitartekaritza direla politika publikoen oinarrizko hiru euskarri familia-arloan”.

Sainzek, gaur goizean, “Guraso Erantzukizunaren V. Jardunaldia: zaintza partekatua eta adingabearen interesa defendatzea” jardunaldian parte hartu du; jardunaldia Kidetzak antolatu du, Familia-krisietan laguntza integrala emateko Euskadiko Federazioak, eta Bilboko Euskalduna Jauregian izan da. Familiako eta Aniztasuneko zuzendariarekin batera, jardunaldian Loly de Juanek ere parte hartu du, Justiziako zuzendariak, bai eta Maria Pilar Gonzalvez, Espaniar gobernuko Familia zuzendariak eta José Antonio Seijas, Epaitegi Goreneko magistratua, besteak beste.

Jardunaldiaren irekieran esan duen bezala, "familia-erantzunkidetasuna eta gurasotasun positiboa lantzen dituzten politika publikoen emaitza guraso erantzunkideagoak izango dira, prestakuntza gehiagokoak, eta, azken batean, haustura-prozesurako prestatuagoak, baldin eta halakorik gertatzen bada. Eta epaiketaz kanpoko familia-bitartekaritzako zerbitzu on bat osagai bikaina izan daiteke guraso horiek hausturaren aurretik edo gatazka judizializatu aurretik konpontzeko beren arteko desberdintasunak”.

Familiako eta Aniztasuneko zuzendariak nabarmendu du “ikerketek baieztatzen dutela seme-alaben garapen psikoemozionala ez dela eratzen dugun familia-egituraren motaren araberakoa, baizik eta ematen diegun zaintzaren kalitatearen araberakoa”. Hori dela eta, “gure seme-alabei kalitatezko zaintza horiek emateko uste dugu ezinbestekoa dela bi gurasoen inplikazioa seme-alaben hazkuntzan. Hori dela eta, politika publikoetan familia-erantzunkidetasuna, gurasotasun positiboa eta familia-bitartekaritzako zerbitzuak lantzen ari gara”.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak